MARTXOAK 8 Fagor Automation-en

Aurten Martxoak 8 berezia izan da guretzat. Batzordea eratu zenetik, lehenengo aldiz barne dinamika polit bat sortu dugu eta hori zuen guztion parte hartze zabalagatik izan da posible. Batzordeak eskerrak eman nahi dizkizue denon artean sortu zenuten giro onagatik eta piztu zen konplizitate horregatik.

 

Banatu ziren txapa eta posterrak oso arrera ona eduki zuten eta oraindik ere egunerokoan ikusten soinean daramatzazuela ikusten dugu. Jasotako argazkiak ere mordoxka bat izan ziren, eta material horrekin bideo polita sortu genuen ere. Bideoa, link honetan ikus dezakezue noiz nahi.

 

Aurten izandako esperientzia honekin, ziur gaude datorren urtera begira, are eta gauza interesgarriagoak egiteko gai izango garela.

 

Eskerrik asko danori!!