1. Atala: Zer mekanizazio da azkarrena pieza erraz batean? Eskuzko mekanizazioa ala elkarrizketazkoa?

Gaur egun, Fagor Automationen CNCetan erabilgarri dagoen elkarrizketazko programazioa oso ohikoa da Makina-erreminten industrian. Bere abantaila nagusia da langileari programak makina lekuan bertan sortzeko aukera ematen diola, programak azkar eta era intuitiboan sortuta.

Fagor Automationen elkarrizketazko programazioarekin, pieza ziklo bat programatzeko batez besteko denbora minutu pare bat baino txikiagoa da.

Fagor Automationen elkarrizketazko lengoaia erabiltzeko ez da beharrezkoa aurretik programazio ezagutzak edukitzea. Planotik mekanizaziora arin eta intuitiboki igarotzen da, soilik urrats gutxi batzuk eginda.

Programazioa aurrez sortutako zikloetan oinarritzen da, non makinistak/programatzaileak egin beharreko piezaren gaineko oinarrizko datu batzuk baino ez baititu bete behar (kotak, abiadurak, tresnak…).

Gauzatu aurretik gure zikloak programazio akatsak dituen edo osatu gabeko informaziorik duen egiaztatzen uzten du. Horretarako, zikloaren pantailan bertan simulazio bat egiten uzten du, egiaztatzeko ea programatutako ibilbideak eta aukeratutako tresnak egokiak diren. Zerbait oker baldin badago, CNCak arazoaren abisu berezia emango du eta laguntza emango du arazoa norberak konpontzeko.

Adibide moduan, tornuko zikloen gaman oinarrizko eragiketak, hala nola zilindratzeak, alakatzeak eta aurpegitzeak sartzen dira, bai eta mekanizazio konplexuenetakoak ere, esaterako hauek:

  • Tornuko fresaketa zikloak, ZC, YZ, XC eta XY laneko planoetan.
  • Petrolio sektorerako eta harien eta hari errepasoen sektorerako ziklo bereziak.
  • Ardatz birakaria duten fresatzeko makinetara egokitutako zikloak.
  • Erabiltzaile zikloak. Bezeroaren premietara egokitutako zikloen garapena.