Gehitze fabrikazioa FORMNEXT 2018 azokan

Fagor Automationeko gehitze fabrikazioaren lantaldeak balorazio positiboa egin du FORMNEXT 2018 azokan izandako parte hartzeari buruz. Zehazki, Fabrikazio Gehigarriko eta 3D-ko Teknologien Espainiako Elkartearen (ADDIMAT) standean egon da, beste batzuekin.

Fagor Automationek CNC 8065 sistemarako Gehitze fabrikazio sortaren azken berrikuntzak aurkeztu ditu FORMNEXT 2018 azokan. CNC 8065 denez merkatuan dagoen sistemarik irekiena, modu adimendunean kontrola dezake gehitze fabrikazioaren prozesua, eta, aldi berean, bere ahalmen guztia jar dezake fresaketa, torneaketa edo laser bidezko mozketa lanetan, ekintza horiek funtsezkoak baitira makina hibridoetan. Eta hori guztia euskarri bakarrean. Teknologia horren arduradunen hitzetan, bereziki interesgarriak dira honako ezaugarri hauek:

Sistema irekia eta prozesu anitzeko euskarria; taula teknologikoak, fabrikazio prozesuko aldagaien kudeaketarako; lasterraren potentziaren kontrola (analogikoa edo PWM); lazo itxiko prozesuaren kontrola

Eta horren guztiaren lekuko dugu sorta hau. Dagoeneko txertatuta dago gehitze fabrikazioko makinetan; bai hibridoetan (makina berean operazio gehigarriak eta kengarriak egiten direnean) bai gehitze prozesu garbietan. CNC sistemak, hain zuzen, hainbat teknologiatako makinak kontrolatzen ditu: WAAM, LMD eta Estrusioa. Gainera, hainbat materialekin fabrikatzen du: metalikoak edo polimeroak, nola AEBko merkatuan, hala Europakoan. Hurren arte!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *