Ate irekiak Fagor Automationeko egoitza berrian Milanen, Italia

Herrialde horretan 28 urte egon ondoren, 1.500 m2-ko bulego berria ireki da Milanen, 250 pertsona baino gehiago izan dira bertan.

1990ean lehorreratu zen Fagor Automation Italian eta ez zen ausaz egindako aukeraketa bat, baizik eta maniobra estrategiko bat hazten jarraitzeko. Izan ere, Gipuzkoako konpainiarako funtsezkoa zen makina-erremintaren bigarren merkatu europarrean bera presente egotea. Faktore horri gehitu behar zaizkio, gainera, izaera berritzailea eta han ekoizten diren makina-erreminten goi teknologia, Fagor Automationen kontrol eta atzipen sistemekin hornitzen baitira.

Diego Perego, CEO Fagor Automation Italia

2009an fresaketako aplikazioen eta merkatu alternatiboen aldeko apustua egin zuten, eta horrek balio erantsi handiko fresaketa aplikazioetan eta kodetzaile lineal eta birakarien bezeroengan leku nabarmenean egotea ahalbidetu zien.

2012an Piamonteko eskualdean abian jarri genuen Ivrea fresaketako zentro teknologikoa.

Italiako arduradunek esaten dutenez, espero dute aurten bertan 7 milioi euroko zifrara hurbildu ahal izatea.Eta 2009an, krisialdiaren erdi-erdian geundela, genuen 3,5 milioiko zifratik abiatuta iritsi gara zifra hauetara.” Jose Pérez Berdud-ek adierazita, Fagor Automationeko gerentea.

José Pérez Berdud CEO Fagor Automation

Italiako merkatua oso-oso lehiakorra eta zorrotza bada ere irekita dago beste herrialde batzuetako produktuetara. Fagor Automationen kasuan, “diru sarrera egonkorrak emateaz gain, ahalbidetu digu gure produktuetan eta bezeroa hartzeko ditugun moduetan asko hobetzea. Eta azken horretarako funtsezkoa izan da Italian finkatuta egotea eta bertako langile oso trebatuak edukitzea. Eta langile horiek bilatzea izan da, hain justu, eduki ditugun zailtasun handienetako bat. Baina Italian ezartzeak onurak ekarri dizkigu, eta onura horiek sobera konpentsatzen dituzte bizi izandako zailtasunak” esan du bukatzeko Jose Pérez Berdud-ek.

Irekiera berri honekin Fagor Automationek Italiako merkatuan zer esana izaten jarraituko du, Lurralde erabakigarria Makina-Erreminta sektoreko edozein enpresa internazionalentzat.