Bideo tutorial berria elkarrizketa bidezko zikloetan: Mekanizazio manuala baino azkarrago eta zehatzago

Elkarrizketa bidezko mekanizazioa era errez batean programa azkar eta intuitiboak sortzeko mekanizazio modalitate bat da, batez ere pieza sinpleak sortzeko erabilia.

Gaur egun, elkarrizketa bidezko mekanizazioa industria mota guztietan erabili ohi da. Batez ere, Makinistei programa berriak sortzen ahalbidetzen diolako honek ISO programazioan inongo ezagutzarik izan gabe.

Oso samurra da erabiltzeko eta Fagor CNC 8065, 8070, 8060 eta 8055etan eskuragarri dago. Programazioa aldez aurretik sortutako ziklo formatiboetan oinarrituta dago eta langileak mekanizazioaren oinarrizko ezaugarriak eman behar ditu soilik (dimentsioak, abiadura, erraminta) nahi den pieza sortu ahal izateko.

Programa aplikatu baino lehen, langileak programa simulatu dezake. Modu honetan, sistemak bere kabuz detektatzen du programazio arazoak edo informazio falta. Edozein arazo detektatzen bada CNCak automatikoki abisatuko du, aldi berean arazoari erantzuteko laguntza eskainiz.

Multimedia tresnak: