BIEMH 29.edizioaren aurreikuspenak gaindituta

Antolatzaileen esanetan amaitu berri den Bilboko azokak bisitari kopuruaren aurreikuspen guztiak gainditu ditu, 40.000 pertsona izan direlarik bertan. Azken urteetako ediziorik onena izan da; %13 bisitari gehiagorekin, enpresentzako interes gune berriekin eta sektore parte-hartzaile guztien eskaeren itxierarekin.

Biurteko Makina Erreminta honetako parte-hartze datuei dagokienez, profesionalen %45a   Euskal Autonomi Erkidego  kanpokoa izatea deigarria izan da, non hauetako %5a atzerriko 54 herrialdetakoak izan diren.

standFagor Automationek ere, stand-era hurbildutako pertsonen kopuruan zituen aurreikuspen altuak gainditu ditu. Bisitariek interes handia erakutsi dute gure produktu eta berrikuntzekin eta honi esker, kontaktu baliotsu zein eskaera itxierak lortu ditugu.

cnc-i40Lehiakortasuna horren handia den garai honetan, jakitun gara enpresak elkarrengandik bereizi eta soluzio lehiakorragoak nork emango buru-belarri ari direla.Testuinguru honetan kokatzen da “Industry 4.0 Tailored Solutions”,  bere erabilgarritasunak liluratuta bisita ugari erakarri dituena. Fagor Automationek; sistema produktiboen optimizazioan, makinaria ezberdinen interkonexioan, prebentziozko diagnostikoan zein bat-bateko ohiko arazoetan izan daitezkeen  behar guztietarako egokitzapen osoa eskaintzen du.

robotEredu gisa, Smart Factory barneratuta duen  robot bat erakutsi da mekanizatutako gune batean, bulegotik kontrolatu eta MES (Manufacturing Execution System) sistemaren bidez monitorizatu daitekeena.

Era berean, erabiltzailearen lanerako interfazearen kustomizaziorako abaniko zabala aurkeztu da, merkatuan dauden teknologia berrienen nabigatzaile, grafismo etab.  erabiliz.

Fagor Automationek etorkizunerako konponbideak aurkezten dituen aldi berean, azken urte hauetan garatutako hardware eta softwareek ere erakutsi ditu, hauek ere interes handia sortuz bisitarien artean.

encodersBeste kontu batzuen artean, aipagarria da haririk gabeko bolante pantaila taktilduna,     eskakizun handiko makinei bideratutako softwarearen aurrerapen berriak, esaterako 5 ardatzeko kalibrazio zinematikoa, PC osorako CNC simulatzailea, mekanizazioan intzidentzia kudeaketa aurreratua, talken kontrola, 5 ardatzetako programazio bektoriala, fresaketa orbitala, DMC- mekanizazioaren kontrol dinamikoa-, FMC –Fagorreko mekanizatutako kalkulagailua….

Kaptazio sistemei dagokienez, Fagor Automationek produktu berriak eman ditu jakitera; enkoders angularrak; bere ezaugarri nagusia gama guztian duen zehaztasun altua, zehaztasun maila altuenetara iritsiz arku segundu baterainokoak, 29bits- arteko bereizmena eta diseinu aurreratua likidoen pilaketa gutxiagotzen  duena  drainatzea erraztuz, enkoder lineal autogidatua, enkoder linealen 2.seriea edo enkoder lineal irekien gama, 0,01 mikrometro arteko protokolo digital absolutuekin, muntaiarako led laguntza edo seinaleen auto egokitzapen dinamikoak, guzti hauek interes handia sorraraziz.

Instituzioek gure standean izan duten presentzia ere positiboa izan da, besteak beste; Bizkaiko eta Gipuzkuako Foru Aldundiko kideak, ICEX- Espainiako Exportazio eta Inbertsioetako kideak, CDTI- Industriaren Aurrerapen Teknologikorako Zentruko kideak, Araba eta Bizkaiko Bazkundeko kideak, ADEGI- Gipuzkoako Enpresaburuen elkartea eta SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako kideak izan genituen bertan.

visitas instituciones

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *