CAD fitxategia (2D, 3D) web orrian erabilgarri

Fagor Automationek 2D eta 3D solids fitxategiak bere www.fagorautomation.es web orrian erabilgarri daudela iragarri du. Kodetzaileen katalogo orokorra osatzen duten kodetzaile bakoitzaren luzeraren araberakoak dira aipaturiko fitxategiak.

CAD planoak eskura daudenez diseinatzaile eta integratzaileek Fagor Automationen produktuak erabiltzen dituzte beraien makinak diseinatzeko.

Kodetzaile lineal modularren CAD fitxategiak 30 metro arte daude erabilgarri. 3D solidoentzako fitxategiak STEP formatua daukate eta 2D planoen fitxategiek DXF formatoa daukate eta zip fitxategi bezala jaitsi daitezke. Fitxategietara zuzenean sartzeko; “deskarga” erlaitzetik egin daiteke edo baita produktuaren zehaztapen orriaren bidez, bertan “CAD planoak” lotura gehitu da.