QUERCUS: Indartsua. Trinkoa. Inteligentea. Mekanizazio sistema berria

Industriako fabrikazioaren sektorea etengabe ari da aldatzen eta soluzio teknologikoki aurreratuak, malguak eta pertsonalizatuak eskatzen ditu, produktibitatea handitu ahal izateko baina doitasuna galdu gabe eta kalitate goreneko emaitzak bermatuta.

[+ info] “QUERCUS: Indartsua. Trinkoa. Inteligentea. Mekanizazio sistema berria”

Fagor Automation umatirekin elkartu da (universal machine tool interface)

Fagor Automation Umatirekin elkartu da, zeina VDW Makina-erreminten fabrikatzaileen elkarte alemaniarraren ekimen bat baita. Umatiren helburua da munduko estandar bat ezartzea makina-erreminten konektibitaterako eta, horretarako, OPC UA zehaztapen osagarri baten oinarritzen da.

[+ info] “Fagor Automation umatirekin elkartu da (universal machine tool interface)”

3STATECH: Posizionamendu sistema berria

Lan baldintza txarretan emaitza oso zorrotzak lortzea dute erronka industriako piezen fabrikatzaileek. Makinak geldi dauden aldietan zein lanean dauden bitartean, lurrunak edo kondentsazioak pilatzen dira.

[+ info] “3STATECH: Posizionamendu sistema berria”

Bideo tutorial berria elkarrizketa bidezko zikloetan: Mekanizazio manuala baino azkarrago eta zehatzago

Elkarrizketa bidezko mekanizazioa era errez batean programa azkar eta intuitiboak sortzeko mekanizazio modalitate bat da, batez ere pieza sinpleak sortzeko erabilia. [+ info] “Bideo tutorial berria elkarrizketa bidezko zikloetan: Mekanizazio manuala baino azkarrago eta zehatzago”

Fabrikazio Gehigarria ADDIT3D azokan, Bilbon

Fabrikazio gehigarria oso azkar zabaltzen ari da sektore sorta zabalean, teknologia honetan aurkitzen baitute beren fabrikazio premietarako erantzuna, bai eta onura garrantzitsuak ere, produktuen diseinuan eta eraikuntzan denbora gutxiago behar izatea, materiala aurreztea eta produktuak pertsonalizatu ahal izatea. [+ info] “Fabrikazio Gehigarria ADDIT3D azokan, Bilbon”

1. Atala: Zer mekanizazio da azkarrena pieza erraz batean? Eskuzko mekanizazioa ala elkarrizketazkoa?

Gaur egun, Fagor Automationen CNCetan erabilgarri dagoen elkarrizketazko programazioa oso ohikoa da Makina-erreminten industrian.  Bere abantaila nagusia da langileari programak makina lekuan bertan sortzeko aukera ematen diola, programak azkar eta era intuitiboan sortuta. [+ info] “1. Atala: Zer mekanizazio da azkarrena pieza erraz batean? Eskuzko mekanizazioa ala elkarrizketazkoa?”

Enkoder lineal absolutuen 3 Seriea

Enkoder lineal absolutuen 3 serie berria kaleratu du Fagor Automationek. Ikuspuntu mekanikotik, S3 seriearen buru irakurleak duen tamaina txikia nabarmentzen da berehala, horri esker leku txikiagoetan instalatu ahal izango baita. [+ info] “Enkoder lineal absolutuen 3 Seriea”

“Konpentsazio Bolumetriko Erraza” funtzionalitatea garatu du Fagor Automationek

Ikusi nola zuzentzen dituen Fagorren “Konpentsazio Bolumetriko Errazak” makinaren akats geometrikoek eragindako mekanizazioko ohiko gabeziak, erabateko efikazia produktiboa bermatuta.

[+ info] ““Konpentsazio Bolumetriko Erraza” funtzionalitatea garatu du Fagor Automationek”

DELCAM-ek, FAGOR CNCekin bateragarria den postprozesadore bat landu du PowerMILL-entzat.

PowerMILL: mekanizatuko estrategia aurreratuek, fabrikazio denbora minimizatzen dute, eta akaberako kalitatea hobetzen dute. [+ info] “DELCAM-ek, FAGOR CNCekin bateragarria den postprozesadore bat landu du PowerMILL-entzat.”

Produktibitatera eta erabilera errazera bideratutako azken berrikuntzak

Kontsulta itzazu Fagorrek bere produktuetan egin dituen azken aurrerapenak, erabiltzailearen lanak sinplifikatzeko, inoiz ikusi gabeko zehaztasunak eskaintzeko eta gure CNC eta enkoder linealekin makinen produktibitatea hobetzeko. [+ info] “Produktibitatera eta erabilera errazera bideratutako azken berrikuntzak”