Chameleon proiektua

Urriaren 13an, Chamaleon proiektuaren kideek FAGOR AUTOMATIONen Eskoriatzako (Gipuzkoa) instalazioak bisitatu zituzten 4. bisita teknikoan. Fagor Aotekeko, Fagor Automationeko I+G zentroko, Nerea Arenaza izan zen bilerako anfitrioia.

Proiektu europar hau makina-erremintaren kontzeptu berri bat garatu eta eraikitzeko helburuarekin sortu da, Mechatronic gailuetan oinarrituta mekanizatzeko eragiketa anitz zein kontraesankorrei erantzun bat emateko. Beraz, makina bakar batek mekanizazio eragiketak egiteko tartea nabarmen handitu da.

Proiektuan 12 ikerketak zentrok eta Europako 5 enpresa txiki eta ertainek hartzen dute parte eta hiru hilean behin biltzen dira proiektuko egitekoan jarraipen bilera egiteko.

I+Gri dagokionez hauek dira proiektuan parte-hartzen duten zentroak: Ideko-IK4, Tekniker, RWTH-Aachen eta Fagor-Aotek, baita makina-erremintako osagaiak fabrikatzen dituzten Cedrat, Micromega, Matzat eta Goialde. Eta makina-erremintako fabrikatzaileak diren Soraluce eta DST laguntza teknologikoa eskaintzen dienak I+G zentroei eta osagaien fabrikatzaileei.

Fagor Automationeko bilera honetan parte hartu zuten kideak egon ziren eta Eskoriatzako optika lantegia ikusteko aukera izan zuten.

– RWTH Aachenetik: Florian Lindner eta Stephan Gsell

– Micromega Dynamicsetik: Stanislas Luyckx

– CEDRATetik: Alexander Pages

– Idekotik: Mikel Zatarain

– Teknikeretik: José María Martínez, Ramón Arana, Joseba Arana eta Ion Iturbe

– Fagor AOTEKetik: Nerea Arenaza