CIMT 2019: Industria digital berriari begira

CIMT makina-erreminten sektorean erreferentea den azoka da, bai Txinan, bai munduaren gainerakoan. Aurten, azokako asistentzia oso handia izan da. Azokara joan den pertsona kopurua beste urte batzuetan baino handiagoa izan da.

Fagor Automationen standean 3C industriarako edo “Computer, Communication and Consumer Electronics” izenez ezagutzen den industriarako nobedadeak erakutsi ziren. Laser teknologian ere nobedadeak erakutsi ziren, eta, nola ez, S3/G3 encoderren azken familia ere bai, zeinak garapen garrantzitsuak eduki dituen.

Sei egunetan ikusi ahal izan zen hori dena, Fagor Automationek eskaintzen duen konektibitateko i4.0 soluzioekin batera.

Azokako partaidetzaren balorazioa positiboa izan da, eta bisitariek produktuetan erakutsitako interesa benetan atsegingarria izan da.

S3/G3 erregela berriek oso harrera ona eduki zuten eta kontsulta ugari egon zen haien gainean.

Zenbakizko kontroleko sistemetan, Laserrerako garatu den teklatu birtual berria probatu zuten bezeroak gustura geratu ziren teklatuarekin, eta kontsulta ugari egon zen grafitoa zein moldeak mekanizatzeko 8060a duen soluzioaren gainean.

Espero dugu gure bezeroek eta gure bezero potentzialek egindako kontsulta guztiei ondo erantzun izana, eta espero dugu, baita ere, denak batera hazten eta gure arteko lankidetza indartzen jarraitu ahal izatea

Hurrengo azokara arte!