DON BOSCO – FAGOR AUTOMATION, PRESTAKUNTZA TEKNIKORAKO ZENTROA KRISHNAGARREN (INDIA)

FAGOR AUTOMATION INDIAk beste mugarri bat lortu du. DON BOSCO TECHNICAL TRAINING SCHOOLek Krishnagarren, Mendebaldeko Bengalan, duen campusean CNCen eta fabrikazio mekanikoaren alorretako trebakuntza teknikorako gela bat sortzeko proiektua garatu da eta DON BOSCOk eta FAGOR AUTOMATION INDIAk proiektu horretan lagundu dute.

FAGOR AUTOMATIONek eta DON BOSCOk konpromiso sendoa dute ikasleentzako prestakuntza teknikoa eta kalitatekoa garatzearen alde egiteko, ikasleak industriaren premiak asetzeko lehiakorragoak izan daitezen. Lankidetza horrekin oinarri sendoa ezarri da Indiaren ekialdean, ikasleei goi mailako prestakuntza eskaintzeko eta estatus sozialean gora egiten laguntzeko. DON BOSCO TECHNICAL TRAINING SCHOOLek 250 ikasle baino gehiago trebatuko ditu ikasturte bakoitzean, eta herriko beste ikastetxe batzuetako ikasleak hartuko ditu bere instalazioetan, makina-erreminten industriari buruzko gaietan eta berrikuntza teknologikoetan prestakuntza jaso dezaten. Horretaz aparte,asmoa da laster sektoreko profesionalei zuzendutako prestakuntzak antolatu ahal izatea eta horretan ari dira.

Inauguratu den gelak 25 ordenagailu ditu, PCrako CNC simulagailuaren softwarearekin, eta, horretaz aparte, CNCko irakaskuntzarako kit bat eta DROko beste bat ere baditu, fabrikazio mekanikoko tailerrera igaro aurretik ikasleek praktikak egin ahal ditzaten eta benetako makinetan programatzen eta mekanizatzen hasi daitezen.

FAGOR AUTOMATION INDIAk beste Ikastetxe batzuekin elkarlanean jarraituko du, makina-erreminten sektorera bideratutako trebakuntza teknikorako gelak zabaltzeko eta, horrela, herrialdeko industriarako oinarri sendo bat eratzeko, etorkizuneko profesionalak prestatuz eta beren enplegatuak prestatu nahi dituzten enpresei zerbitzua emanez.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *