Fagor enkoder linealak 0,01 mikrometroko bereizmenarekin eta interfaze digitalarekin

Fagorrek bere produktuetan etengabeko hobekuntza egiten jarraitzen du, gure bezeroen produktuek kalitate hobea izan dezaten. Teknologia optikoan eta elektronikoan inplementatutako azken aurrerapenei esker, enkoder lineal absolutu digitalek 0,01 mikrometroko bereizmena lortu dute.

0,01 mikrometroko bereizmeneko enkoder linealen eskaintza osoak berarekin batera L, G eta S/SV serieak ditu, komunikazio digitaleko protokolo hauekin: Fagor FeeDat, Fanuc Serial Interface, Mitsubishi High Speed Serial Interface, Panasonic eta Siemens DRIVE-CLiQ.

Berrikuntza handi modura, bakarra izanik merkatuan, Fagorrek 50 metrorainoko luzera duen zumitzeko enkoder lineal bikaina eta 0,01 mikrometroko bereizmeneko teknologia absolutua produktu bakar batean bateratzea lortu du.

Bereizmen handiagoko enkoderren erabilerarekin abiadura eta posizioaren kontrol hobea lortzen da, eta, ondorioz mekanizatutako piezen azalaren akabera hobea da, eta makinaren zatien mugimenduak askoz leunagoak. Emaitza modura gure bezeroei enkoder sorta zabala eskaintzen diegu, eta bertan daude merkatuko prestazio paregabeak, bezeroak lanaren produktibitatea eta kalitatea hobetu ahal izan dezan.

21

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *