Eusko Jaurlaritzak Fagor Automationek Beijingen dituen instalazioak bisitatu ditu

Pasa den urtarrilaren 16an, Eusko Jaurlaritzako delegazio batek, Txinan zeregin komertzial eta instituzional bat gauzatu zuen, eta bertan, herrialde asiarrean dauden euskal enpresak elkartu ziren, horien artean Fagor Automation.

Bisitak iraun zituen bost egunetan zehar, delegazioak, topaketak egin zituen, Jiangsu eskualdeko tokiko gobernuarekin eta eremu horretako merkataritza ganbararekin (Txinako handiena 170.000 enpresa baino gehiagorekin).

Delegazioak buru izan zituen, Javier Zarraonandia, Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saileko sailburuordea, Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotze zuzendaria, eta Alexander Arriola, SPRI taldeko burua (enpresa garapenerako euskal agentzia) eta Fagor Automationekin eta energia berriztagarrien Gamesa euskal enpresarekin Beijing-en elkartu ziren. Jardunaldi honetan, lan mahai bat egon zen Fagor Automation, Gamesa, Iraeta eta Hine euskal enpresek osatuta.

Egun, Txinan 133 euskal enpresa daude (Hong Kong eta Taiwan eskualde administratiboak barne hartuta) eta 222 produkzio eta komertzio inplementazio daude ezarrita. Nagusiki herrialdearen kostaldean daude kokatuta, Shangai eta Jiangsunen bereziki. Bertan dauden enpresen erdiak makina eta mekanika sektorekoak dira.

Eusko Jaurlaritzak SPRI taldearen bidez 2015eko irailean bisitatu zuen herrialde asiarra euskal enpresekin harremanetan jarri eta Jiangsuko komertzio ganbararekin hitzarmena sinatzeko. Orduan eta oraingo bisitan ere, nahi izan da, herrialdean dauden euskal enpresen egoera bertatik bertara ezagutzea, herrialdean egondako egoera ekonomikoaren aldaketek zer nolako aldaketak eragin dituzten analizatzea eta Euskadi eta Txinaren arteko harreman instituzionalak garatzen jarraitzea.