Fabrikazio Gehigarria ADDIT3D azokan, Bilbon

Fabrikazio gehigarria oso azkar zabaltzen ari da sektore sorta zabalean, teknologia honetan aurkitzen baitute beren fabrikazio premietarako erantzuna, bai eta onura garrantzitsuak ere, produktuen diseinuan eta eraikuntzan denbora gutxiago behar izatea, materiala aurreztea eta produktuak pertsonalizatu ahal izatea.

Fabrikazio gehigarria gelditzeko eta industriako fabrikazioan erabiltzen diren gainerako teknologietara batzeko etorri den errealitatea da, eta ADDIT3D azoka ekimen aitzindaria da eta sektore honetan diharduten foroen eremuan liderra izan nahi du, bai eta enpresei leku bat eskaini ere, 4.0 eskulangintzaren garapenean aurrera egin ahal dezaten lehiarako dituzten abantailak indartzeko.

Fagor Automationek, makina-erremintaren sektoreko enpresarik berritzaileenetako bat den heinean, badu jada fabrikazio gehigarrirako produktu sorta propioa:  Fabrikazio Gehigarriko Pack berria CNC 8065erako. Merkatuan dagoen sistemarik irekiena, fabrikazio prozesua era adimendunean kontrolatzen eta optimizatzen uzten duena, prozesu askoko soluzioetarako –adibidez, industriako makina aditiboak– konfigurazio erraza eta intuitiboa eskainita.

Fagor CNCa teknologia askotariko makinak kontrolatzen ari da, esaterako WAAM, LMD eta Estrusio teknologiakoak, eta hainbat materialarekin fabrikatzen, esaterako metalarekin edo polimeroekin, bai AEBko merkatuan bai Europakoan, bai eta makina aditiboetan zein makina hibridoetan ere, non material jaulkipena eta fresaketako teknologiak konbinatzen diren. Pieza bikainak lortzeko, Fagor markako CNCak estrategia biak konbinatzen ditu, abiadura handiko mekanizazioko algortimoak eta 5 ardatz jarraituak erabiliz.

Datozen urteetan, teknologia biak, kentzailea eta gehigarria, batera egongo dira, kasu askotan elkarren osagarri izango baitira, eta Fagor Automation prest egongo da horietako bakoitzari edo bien konbinazioari erantzuna emateko.

Etorri ADDIT3D azokara (Bilbo) ekainaren 4tik 6ra, eta ezagutu fabrikazio gehigarria, eta Fagor Automationen standa ere bisitatu, N14 standean.

Han ikusiko dugu elkar!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *