Fagor Automation ACMEE 2016 azokan

Ekainaren 16tik 20ra Ambatturreko elkarte industrialak, Chennai-en  (Indian) antolatzen duen ACMEE 2016 biurteko Makina Erreminta, Fagor Automationeko berrikuntzak aurkezteko aukera bikaina izan zen.

Automobil industriako enpresa handi guztien fabrikazio gune bilakatu da Chennai; hala nola GM,  Ford, Hyundai, Renault-Nissan etab.ena. Aldaketa prozesu etengabean murgildutako hiria da Chennai, bertako industri garapen handiak eraginda, dagoeneko askok, Indiako Detroit gisa izendatzeraino. Hain zuzen ere, hiriari dagokio herrialdeko automotriz sektorearen esportazioen %60a. Bere kostaldeko kokapena dela eta, oso leku estrategikoa da Asia hego-ekialdeko itsas-biderako.

stand acmee 2016Azokan, CNC 8060 “The Power of Simplicity” aurkeztu zen, itxura ergonomiko eta industrian dituen aplikazio ezin hobeak ezaugarri dituena. Erabiltzailearengan pentsatutako kontrol hau,  intuiziozko interfaze eta erraz pertsonalizatzen den nabigazioduna da, batez ere prestazio altuko guneentzat dago diseinatua, zehaztasun handiko moldeak egiten dituzten fabrikatzaileentzat eta automozio zein aeroespazial industrientzat. Bezeroek,  kontrol honen ezaugarriekin jakin-min handia erakutsi zuten, batez ere; bereizmen handiko grafikoakin, pop-ups-etan oinarritutako nabigazioarekin, IIP (Interactive Icon-based PAges) hizkuntza interaktiboarekin, CAD-CAM programen euskarriekin edo CNC-az garatzen diren beste zenbait programekin.

Bestalde, bezeroek CNC 8037 eta CNC 8055 kontrolekin ere, jakin-mina erakutsi zuten; azokan bisitatu gintuzten herrialdeko sistema integratzaile nagusiek interes handia erakutsi baitzuten Fagorren CNCa beraien proiektu berrietan erabiltzeko.

Edizio honetan; 2.serieko enkoder lineal absolutuak, enkoder lineal autogidatuak eta CNCetarako enkoder angularrak izan ziren aurkeztutako kaptazio sistemak. Serie berri hau, batik bat, bezeroek gomendatutako egokitzapenak txertaturik dituelako nabarmentzen da. Era berean, enkoders lineal exponed-ek, arreta handia sortu zuen metrologia makina fabrikatzaileengan.

Azokan izan ziren bisitariak, tartean OEMs, erretrofiteros eta azken erabiltzaileek, Fagor Automationeko kaptazio sistemek Indiako merkatuan duten onarpen onaz jakinarazi ziguten.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *