Fagor Automation, apustu garbia iraultza industrialaren alde

Teknologia berrien alde apustu egiten duten enpresa guztiak zorioneko daude 2019. urte honetan. Kutxabankek, Adegik, Seak eta Cebekek 4.0 industriako inbertsioak lehenetsiko dituzte “Makina Berria” ekimenaren seigarren edizioan.

Lankidetza hitzarmena ekainaren 30era arte egongo da indarrean, eta 4.0 industriaren baitako teknologietan egindako inbertsioak finantzatuko ditu. Asmoa da teknologia berriak bultzatu (robotika, adimen artifiziala, nanoteknologia) eta euskal enpresa ehuna eraldatzen eta bere lehiakortasuna hobetzen joatea.

Garbi dago industriaren sektorea merkatua oso-oso lehiakorrean sartuta dagoela eta merkatu horrek soluzio berriak eskatzen dizkiela etengabe, eta Fagor Automationen badakigu hori.  Badakigu, baita ere, laugarren iraultza industriala hemen dugula eta, horregatik, gure CNCak prest daude jada etorkizuneko makina-erremintetarako.

Cyber Physical Systemsak (CPS) dira lantegietako aktore nagusiak, eta horietan biltzen dira konektatuta dauden sentsore guztien datuak eta fabrikatutako produktuenak. Ohiko makina-erreminta batean, Zenbakizko Kontrola da CPSetako bat. Eskema horren arabera, Zenbakizko Kontrolak hau egiten du:

  • CNCaren seinale/aldagai guztien eta eragintza eta neurketa sistemen datuak bildu, edo kanpoko sentsoreenak, hala nola azelerometro eta wattmetroenak, esaterako.
  • Jasotako datu guztiak eraldatu, gero tratatzeko.
  • Informazioa lantegiko zerbitzarietara edo lainora bidali.
  • Instrukzioak, programak eta algoritmoak jaso zerbitzarietatik.

Lan horiek hainbat aukera ematen dute, hala nola hauek:

  • Mantentze lanak: makinaren aldizkako ikuskapenak programatu beharrean, Egoeran Oinarritutako Mantentze lanak egin daitezke, hau da, sentsoreen informazio guztia erabiliz osagai bati ikuskapena egin behar zaiola edo osagaia ordeztu behar dela proposatu.
  • Arazoak konpontzea: makinak matxuraren bat eduki badu, makinak aurretik emandako datu guztiak eta matxuraren aurretik erregistratutako azken gertaerak erabiliko lirateke diagnosia egiteko denbora murrizteko eta makinaren geldialdia laburragoa izateko.
  • Energi kontsumoaren kontrola: kontsumoak neurtzeko informazioa daukagu, eta neurketa hori eginda sistema osoaren denbora errealeko kontsumoak eman ahal izango zaizkio langileari edo lantegiko gestoreari.
  • Lantegiko makina guztien egoeraren monitorizazioa denbora errealean, edozein gailu mugikorretatik.

FAGORen Zenbakizko Kontroleko sistemek hainbat gailuren pantailak kopiatu ditzakete datuak deskargatzeko edo, baita ere, datuen zerbitzari gisa jardun gailu mugikorretarako, hala nola tableta eta smartphoneetarako. Teknologia berri horrekin, datu tauletan sartu, programak editatu eta CNCren edo berari lotutako periferikoaren informazio guztia eskuratu ahal izango dugu edozein unetan eta edozein tokitan.

“Makina Berria” ekimenaren gaineko informazio gehiago hemen: https://www.adegi.es/adegi/noticia-kutxabankadegisea-cebek-destinan-2000-millones-euros-nueva-edicion-makina-berria-201901/

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *