Fagor Automation IMTS azokan

Fagor Automationek IMTS, International Manufacturing Technology Show azokan parte-hartuko du. Azoka Chicagon ospatuko da irailaren 10etik 15era bitartean. Industria honetan erosketa ahalmena duten 82.000 pertsona baino gehiagok bisitatuko dute azoka eta Fagor Automationek bere berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu bere 220m2ko standean.

Berrikuntza horietako bat da, CNC 8065 da, aeronautika merkaturako bereziki diseinatua dago, abiadura handiko mekanizatua egiteko prestazio aurreratuenekin ekipatuta dago eta akaberen- kalitate onena eta doitasun gorena lortzen da aldi berean.

Bere Bode diagnostiko sistemak makinaren erantzun-frekuentzia neurtzea ahalbidetzen du eta ingurugiro-baldintzek eta funtzionamendu baldintzek eragin ditzaketen bibrazioak filtratzea. Bere auto-doitze funtzionalitatea (Auto-tuning) makina modu automatikoan doitzeko erabiltzen da errendimendu hobe bat eta leuntasun hobe bat lortzen da desplazamenduetan. Modu honetan makinaren bizitza mekanikoa luzatu egiten da.

Gainera, CNC8065ek bloke-prozesuko denbora 0.5 msz azpikoa eskaintzen du eta erremintaren ibilbidea abiadura handiko look-ahead aurreratuarekin analizatzen du bereizmen nanometrikoa erabilita. Fagorren Adaptive Real-time Feed & Speed control (ARFS) (abiadura kontrola eta aurrerapen egokitzailea denbora errealean) prestazioa erabilita, CNCak mekanizatu baldintzak analizatzen ditu: buruaren karga, erregulazio-potentzia, erremintaren puntako tenperatura… Ardatzen aurrerapena egokitzen du eta buruaren abiadura errendimendu eta eraginkortasun gorena lortzeko.

Azokan, kodetzaile lineala ere aurkeztuko da. Kodetzaile hau, zumitza askatzeko beharrik izan gabe buru-irakurgailua bi aldetatik atera dakiokeen bakarra da merkatuan. Zumitzezko kodetzaile linealen belaunaldi berriak eskaintzen dituen prestazioak onuragarriak dira fabrikatzaileentzat eta makinaren azken erabiltzailearentzat.

Fagor Automationen know-howa erabakigarria izan da tentsio-sistemaren teknika hau garatzeko. Tentsio-sistema honek ikaragarri errazten du graduatutako zumitzaren txertaketa kodetzaile linealetan; modu honetan, makinan muntaketa prozesua egitean, aukera ematen da buru-irakurgailua bi aldeetatik txertatu eta atera ahal izateko graduatutako zumitza tinko mantenduz. Honi esker, bezeroek muntaketan aurrezte esanguratsu bat lortzen dute, saldu ondorengo zerbitzuan denbora %50 murriztera iritsiz.

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu gure standa bisitatu dezazun eta gure azken produktuak deskubritu ditzazun. Stand zenbakia: Hall (pabiloia) E-5230. Bertan gure lan taldeak artatuko zaitu eta zure beharretarako automatizazio soluzioak erakutsiko dizkizu.