Fagor Automation Industria aeroespazial txinatarraren laugarren gailurrean

Industria aeroespazial txinatarraren laugarren gailurra Harbinen ospatu zen, Heilongjiang probintzian, 2013ko urtarrilaren 9 eta 10ean. Gailur aeroespazial hau, Txinako hainbat lekutan ospatu da azken lau urte hauetan. Sektorean espezializatutako 734 enpresa baino gehiago bertaratu dira gailurrera konferentzia, erakusketa eta teknologia lehiaketetan parte-hartuz.

China Aerospace Manufacturing Summit nazioarteko plataforma bat da mundu mailako industria aeroespazialean eta urtero ospatzen den ekitaldi honek aukera ematen du ikasteko, informazioa trukatzeko, informazio iturri berriak, produktuak eta zerbitzuak bilatzeko. Gailur honetan, etorkizuneko abiazio komertzial zibilari forma emateko joera eta teknikak aztertu ziren.

Aurten gailurra Harbin hirian egin da. Sektore aeroespazialean material aurreratuekin lana egiten den lan zentro nazionalean. Lan zentro hau, material konposatu eta aurreratuak hornitzeaz arduratzen da eta baita Txinako abiazio proiektuentzat azpiegiturak optimizatzeaz. C919, MA700 modeloak daude barnean besteak beste.

Bi egun hauetan zehar, nazioarteko 28 erakusketarik, horien artean Fagor Automation, hegazkin fabrikatzaile handienekin bat egin dute gailurrean (AVIC, COMAC, BOEING, AIRBUS, EMBRAER, CESSNA), ikerketa zentroak (EASA), pieza eta bilgarrien hornitzaileak eta baita industria aeroespazialarekin loturiko zerbitzu enpresak ere. Beraietan gai ezberdinak landu dira; Txinako ekoizpen aeroespazialaren etorkizuna, Txinako eskualdeetan abiazioaren egungo egoera eta etorkizuneko garapena, C919 lehenengo hegazkin zibilaren garapena, CNC makinak erabilita etorkizuneko garapenak eta produkziorako aplikazio berriak, hegazkin zibilak ekoizteko teknologia berriaren aplikazioa, aurrerapenak materialetan eta azpiegitura aeroespazialetan (titaniozko azpiegitura handiak bezala), lurreratze ardatz modernoen garapen eta ekoizpena, abiazio munduko ziurtagiriak, Txinako helikoptero merkatuaren egoera…

Potentziez gain, gailurra aurrez aurreko bilerak egiteko aprobetxatu da enpresen arteko harreman komertzial posibleak egiteko.