Fagor Automation bere nobedadeak aurkeztuko ditu 28. BIEMHean

Makina-Erramintaren 28. Biurtekoa ospatuko da Bibao Exhibition Centeren ekainaren 2tik 7ra bitartean. Dudarik gabe, beste behin, sektorearentzat topaketarik garrantzitsuenetarikoa izando da fabrikazio prozesuetarako azken aurrerapen teknologikoak ezagutu ahal izateko. Azken edizioan, Biurtekoak 34.000 bisitaritik gora erakarri zituen eta aurtengoari begira, zenbakiek arrakastatsuagoa izango dela iragartzen dute.

Fagor-en standa Makina-Erramintaren azken Biurtekoan.
Fagor-en standa Makina-Erramintaren azken Biurtekoan.

Fagor Automation-en gure azken produktuak aurkeztuko ditugu. Fabrikatzaile zein banatzaileei zein erabiltzaileei, makinen erabilera errazteko, azkartzeko eta optimizatzeko diseinatu eta garaturiko produktuak dira denak. Beti bezala, lanean jarraitzen dugu makinei ahalik eta errentagarritasun gehien ateratzeko eta horrek gure bezeroak lehiakorragoak egiten ditu eta balioa ematen die.

Leial eusten diogu gure esfortzuak bezeroen nahi eta beharretara egokitzeko dugun konpromisoari.

Biurteko honetan, makinen erabilera azkartzeko, izugarrizko zehaztasuna lortzeko edota produktibitatea handitzeko gai diren produktu eta nobedadeak aurkeztuko ditugu, makina erabiltzaileei soluzioak eta erraztasunak eskainiz.

Aurkeztuko ditugu:

  • Erabiltzailean pentsatuta dagoen CNC-aren kontzeptu berria: CNC 8060 / CNC 8065
  • Fagor kodeatzaile linealak 10 nanometroko erresoluzioarekin eta interfaze digitalarekin.
  • DRIVE-CLiQ konexioa FAGORen kodeatzaile absolutuetan Siemens sistemekin.

Gu 3. pabilioian egongo gara, B32-C33 standetan.

Dagoeneko 1.000 erakusletik gora dira euren presentzia baieztatu dutenak, beraz, aukera ezinhobea izando da azkenaldian gure sektorean sorturiko ezagupen teknologikoak elkarrekin partekatzeko.