Fagor Automation Jimtof 2014 azokan

Urriaren 30etik azaroaren 4ra bitartean Makina-erremintaren Jimtof azoka egingo da Tokion. Fagor Automation bertan egongo da Captain Industries Inc. bere banatzaile ofizialaren bitartez. Captain Makina-erremintaren sektoreko osagaien enpresa hornitzaileak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du sektorean, eta 2012az geroztik Fagor Automationen ordezkaria da eguzki atera berriaren herrialdean.

        JIMTOF_Captain Industries_Fagor_1 JIMTOF_Captain Industries_Fagor_2 JIMTOF_Captain Industries_Fagor_3

Azokaren 27. edizioan sektorea oso baikor agertzen da Asiako herrialdean, hilabete batzuetan Makina-erreminten fabrikatzaile japoniar garrantzitsuenek eskari sarrerak handitzen ikusi ondoren. 2013aren erdialdean yenaren balio galera akuilu bat izan zen fabrikatzaile japoniarrentzat, izan ere, beraien produktua lehiakorrago bihurtu zen Taiwan, Korea eta horien antzeko beste herrialde batzuetako fabrikatzaileen aurrean. Gogoratu behar da Japonia dela Makina-erreminten bigarren ekoizlea munduan, Txinaren ondoren eta Alemaniaren eta Hego Korearen aurretik. Posizio pribilegiatu horri eutsi dio azken urteetan. Aldi berean, Japonia da makina-erreminten lehen esportatzailea munduan (produkzio osoaren %63 kanpoko kontsumora bideratzen da) eta munduko makina-erreminten kontsumitzaileetatik hirugarrena. Munduko makina-erreminten 150 fabrikatzaile nagusien artetik, Japonia lehen postuan dago, produkzio osoaren %26arekin.

JAPONIA  MAKINA-ERREMINTAren sektorean MUNDU mailan
     – 1go esportatzailea

     – 2. ekoizlea
     – 3. kontsumitzailea
     – Lehena 150 fabrikatzaile nagusien artean

Azokan, Fagor Automation kodetzaile lineal eta angeluarren bere katalogo zabala aurkeztuko du, arreta berezia eginez protokolo absolutuetan, enclosed familiakoetan zein exposed familiakoetan.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *