Fagor Automation Saudi Arabian

Saudi Arabia Ekialde Ertainean hirugarren herrialdea da lurrazalari dagokionez, Arabiar Penintsulako zati handiena hartzen du eta biztanle arabiarren artean hirugarrena da.

Munduko petrolio erreserba handienarekin eta petrolio esportazio handienarekin, Saudi Arabiak ekonomia dinamiko eta sendo bat lortu zuen eta erregioko nazio ekintzaile bezala kontsolidatu zen.

Herrialdea emozioz beteriko eraldaketa bat bizitzen ari da, anbizio handiko hazkunde programa bat du eta garapen bizkor batekin, irmo kokatzen da inbertsio estrategikoentzako irabazi handien merkatu gisa. Azken hamarkadan, Saudi Arabiako manufaktura-sektorea hazkundean dago, Erreinuko inbertsio maila handituz eta makinaria eta ekipo industrialaren kapital finkoaren formazio gordina handituz.

Atzerriko negozio liderrentzat Saudi Arabia Ekialde Ertaineko destino gogokoena da inbertsioak egiteko. Erreinua, mundu mailako negozio ingurune bihurtzeko bidean dago. Bertan funtzionatzeko erraztasunak eta kostu baxuko negozioek bat egiten du.

STEELFAB 2014 AZOKA ARABIAR EMIRERRI BATUETAN

Fagor Automation Singapurrek STEELFAB-2014 azokan hartu du parte urtarrilaren 20tik 23ra bitartean. Fagor Automationek bere produktu gama erakutsi du CNC sistemak, servo erregulatzaileak, servomotorrak eta enkoder lineal eta birakariak.

Azoka honetarako gure ikuspuntu nagusia Fagor Automationen produktuen merkatu kontzientzia sortzea, gure produktuak CNCen errekonbertsio edo birmoldaketa (retrofit) sektorerako sustatzea eta gaur egungo Fagorren bezeroei zerbitzua ematea da.

Erantzun orokorra oso oparoa izan da, hainbat azken erabiltzailek bisitatu zuen gure standa eta CNC produktuetan interes handia erakutsi zuten egungo CNC zaharra birmoldatzeko (retrofitatzeko).

Saudi Arabiako eta Qatarreko bisitari askok galdetu zuten CNC zerbitzua eman eta beraien tailerretako makinak birmoldatu edo (retrofitatzeko).