Fagor Automation TIMTOS 2019 azokaren 27. ediziora joango da

Fagor Automation TIMTOS 2019 (Taipei International Machine Tool Show) azokaren 27. edizioan izango da, hau da, makina-erreminta alorreko handienetako eta garrantzitsuenetako azokan.

Martxoaren 4tik 9ra bitartean, bisitariek Fagor Automationen azken aurrerapenak ikusteko aukera izango dute, 2. Pabiloian, Q0334 zenbakiko Standean, Taipei Nangang Exhibition Centerren.

Fagor Automationek TIMTOS azokan parte hartuko du erakusle gisa, CNC eta Feedback sistemetan egin dituen azken aurrerapenak aurkezteko xedez. TIMTOS azokara bertaratzen diren bisitari guztiek Kaptazio Sistematan izan diren azken aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte, 3D teknologia txertatuta duen S3-G3 serie berria esaterako, gama berri horrek enkoder linealak eta angeluarrak sendoak izatea lortzen baitu. Soluzio hori edozein motatako industriarentzat eskaintzen ditugun soluzio pertsonalizatuen adibide garbia da.

Horretaz gain, bisitariek funtzionalitate berriak dituzten torneatzeko eta fresatzeko 5 ardatzetako modelo berriak ikusteko aukera izango dute. Laser kontrolean eta kontrol gehigarrian egindako soluzio berriak ere erakutsiko dira.

Azkenik, sektore industrialaren etorkizunerako esparru zehatz bat ere erakutsiko da. Esparru hori I 4.0 izenaz ezagutzen da eta ezinbestekoa da industriaren sektorearentzako soluzioak sortu eta balioa eransten jarraitzeko.

Ez ezazu galdu aukera, eta zatoz enpresen produktibitatea handitzeko era berriak aurkitzera!

Ongi etorri Fagor Automationen standera, 2. Pabiloian, Q0334 Standean!