Fagor Automation Txinako CIMT azokan

Apirilaren 22tik 27ra bitartean CIMT nazioarteko azokaren 12.edizioa ospatu da Beijingen, Txinan. Makina –erremintaren sektoreak sendo jarraitzen du Txinan eta horren adierazlea da “China Exhibition Center”-en dauden 8 pabilioiez gain, beste 6 behin-behineko pabiloi ezarri direla.

Fagor Automationek bere CNC gama eta kaptazio sistema guztia aurkeztu du, bezeroen behar guztiei soluzio global eta integral bat eskainiz.

Fagor Automation mota guztietako makinetan egon zen presente, tornu makinetan, VMCtan, engravingetan, laserretan, artezteko makinatan, engranetan eta mandrinatzeko makinetan…eta Fagor Automationek 2011rekiko bere presentzia %40 handitu du makinetan.

Azokan zehar standean bezero eta pertsona ugariren bisita jaso zen enpresak eskaintzen dituen soluzioei buruz interesa erakutsiz. Merkatu asiarreko arduradunek era positiboan baloratu dute azokan izan duten parte-hartzea eta gustura egon dira bisitak artatzen eta enpresako aurrerapen teknologikoak irakasten.