Fagor Automation berriro ere MECSPE azokan

TIMTOS azokan (Taipei) eta INDUSTRIE LYON azokan (Lyon) egon ondoren, Fagor Automationek munduan zabaltzen jarraitzen du, eta oraingoan Parman egongo da (Italia), MECSPE azokan bere nobedadeak aurkezteko.

Martxoaren 28tik 30era bitartean, Fagor Automation Italiako taldeak ongietorria emango dizue industria digital berrira, I4.0 izenez ezagutzen den industriari, MECSPE azokako 3 zenbakiko Pabiloiko D08 standean.

3 egunetan, torneaketan, fresaketan eta laserrean produktu punta-puntakoenak aurkeztuko dira. Fabrikazio Gehigarriko prozesuen kontroleko nobedadeak ere aurkeztuko dira. Benetan konplexuak diren egiturak fabrikatzeko beste modu bat, ekoizpen kostua ere murriztea dakarrena.

Kaptazio Sistemetako azken nobedadeak ere egongo dira bisitarien eskura. Encoder angeluarrak eta kontakturik gabeko erakoak aurkeztuko dira eta, nobedade moduan, 3 serieko encoder linealen gama berria aurkeztuko da horiekin batera. Serie berria da eta 2 seriearekin pilatutako esperientzian oinarritutako hobekuntzak ditu, ezaugarri berritzaile berriak ez ezik. Garatutako aldaketek eta berrikuntzek encoder batean dauden teknologia guztietan dute eragina, bai mekanikan eta optoelektronikan, bai softwarean.

Ohi bezala, aurkeztuko diren produktuak kalitate handikoak izango dira, urte askoan merkatuko teknologiarik punta-puntakoenak berme izan duten produktuak. Beraz, ez galdu aukera hau. Ongi etorri!