Fagor Automationek Westec 2012 azokan bere CNC8065 soluzio aeroespaziala aurkeztu du

Westec 2012 azoka Los Angelesen (Kalifornia) ospatu da martxoaren 27tik 29ra bitartean eta Fagor Automationentzat leku ezin hobea izan da CNC8065 merkatu amerikarrean aurkezteko. Todd Drane Fagor Automationeko arduradun komertzialarentzat, “ Westec azoka teknologia altuko produktuak aurkezteko aukera perfektua da, azokak erakartzen duen bisitari kopuruaz gain, garrantzi estrategikoa ere badu, Kaliforniako hegoaldean egoitza duten bezeroengatik.”

Azokan 500 hornitzailek hartu zuten parte eta 200 makina-erreminta berri eta berrikuntza teknologiko aurkeztu zituzten. Honela, fabrikazio teknologietarako topaleku garrantzitsua bihurtu da mendebaldeko kostaldea. Aurten WESTECen izan diren erakusketari eta bisitariek sentsazio baikorra izan dute. Batzuek aurreko urteekin konparatuz, bisitari eta kontaktu kopuruan egoniko gorakada nabarmentzen zuten. Fagor Automationen stand-a izan da beste hainbat erakustokirekin batera, azokak iraun duen bitartean bisitari kopuru andana jaso duenetako bat.

CNC8065az gain, Fagorrek CNC produktuetan 8055 familia aurkeztu zuen eta baita erregulazio sistema digitalak eta motorrak ere. Koten bistaratzaile digitalak Innova 40i eta 20i erakoak ere aurkeztu zituzten, bereizmen handiko kodetzaile lineal eta birakariekin, doitasun – aplikazio barietate handi batentzat prestatuak.