HA enkoder angularra

Fagor Automationek enkoder angular berria aurkeztuko du SPS/IPC/DRIVES azokan, Nurembergen (Alemania), azaroaren 23tik 25era bitartean.

Enpresak azken aurrerapen berriak aurkeztuko ditu automatizazio soluzioetarako neurketa-sistemetan jauzi kualitatiboa erakutsiz. BISITATU gaitzazu 4A-438 stand zenbakian!

Produktu berri hau pauso berria da enkoder angularren gamaren produkzioan, Fagorrek posizionamendu absolutuko teknologia behar duten soluzioak eskani ahal izan ditzan.

Enkoder berriek 23 eta 27 bitseko bereizmen angularra onartzen dute, ±5″ eta ±2.5″ doitasunarekin: bereizmen horiek bira bakoitzeko 8.388.608ko (23 bits) eta 134.217.728 (27 bits) posiziko zenbaketaren partekoak dira. Bereizmen eta doitasun handi horiei esker, makinaren kontrol sistema eta errendimendua hobetzen dira.

Enkoder absolutu berriak merkatuko fabrikatzaile nagusien CNCetara konekta daitezke, horien artean FAGOR, FANUC, SIEMENS, MITSUBISI CNC, PANASONIC, etab.