Fagor Automation IMTEX Machine Tool Exhibition 2015 azokan

Gozamena da Fagor Control Systems-entzat IMTEX edizio berri honetan egotea, izan ere makina erremintako azokarik handiena da Hegoaldean eta Asiako hego ekialdean ebakitze eta fabrikazio soluzioetan; gainera beti da garrantzitsua gure lanaren emaitzak aurkeztea gure etxean bertan. IMTEX 2015ak erakutsiko ditu errefinamenduak, egokitzapen teknologikoak, eta balio erantsiko berrikuntzak makina erremintako eta fabrikazioko soluzioko produktu sorta guztietan. 900 aurkezpen baino gehiago izango dira 25 herrialde ordezkatuz, eta bertan aurkeztuko dituzte azken makina eta soluzioak aste bete iraungo duen azokan.

K.G. NAYAK

Atseginez gonbidatzen zaitugu bisita gaitzazun eta begirada bat bota diezaiozun gure azken produktuei stand honetan: Pabiloia 2B, Stand F108, bertan zurekin egongo gara eta erakutsiko dizkizugu gure soluzioak automatizazioan zuen beharretarako.

  • CNC kontzeptu berria erabiltzailearengan pentsatuz: CNC 8060 / CNC 8065
  • Fagor Encoder linealak 10 nanometrotako erresoluzioarekin eta interfaze digitala
  • Konexioa DRIVE-CLiQ Fagor enkoder absolutuetan Siemens sistemekin

 

Fagor Automation Indian

Fagor Automationek bere ordezkaritza propioa zabaldu zuenetik Bangaloren (India) 2007an, bere sarea zabaltzen joan da herriko beste puntu batzuetara gure bezero eta erabiltzaileei hurbileko zerbitzua emateko. Gaur egun 4 ordezkaritza ditugu Indian : Bangalore, New Delhi, Pune eta Rajkot.

FAGOR AUTOMATION in INDIA

Kontsulta ezazu 2015eko azoken egutegia; Fagor Automation bertan egongo da: 2015eko azoken egutegia

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *