Kolaboratzaileen txokoa: Phillip Caruso

Modern Tools

  • Noiz eta nola egin zinen Fagor Automationeko banatzaile?

1984 inguruan egin ginen Fagor Automationen banatzaile, Sr. Werner, jatorrizko nagusia Hanoverreko azoka batean egon eta gero. Garai hartan, Fagor Automationek Aurki izena zeukan.

  • Zer da Fagor Automation zuen negozioarentzat?

Fagor Automationek asko suposatzen du nire negozioarentzat. 30 urtetan zehar egonkor mantendu den produktu bakarra da garrantzi handiko aspektu hauetan; prezioan, kalitatean, entrega-epean eta laguntzarako zerbitzu bikainean.

  • Zer nabarmenduko zenuke Fagor Automationen? Nolakoa izan da zure esperientzia Fagor Automationekin?

Bereziki nabarmenduko nukeena Fagor Automationeko jendea beti paregabea izan dela da. Malguak izan dira eta merkatuaren beharretara egokitu dira, askotan bisitatu gaituzte, momentu onetan eta txarretan babesa eman digute eta beti entzuten dituzte banatzaileen gomendioak.

  • Nola baloratuko zenuke gure marka?

Niretzat Fagor marka bikain bat da, kalitatean, prezioan, fidagarritasunean eta saldu ondorengo zerbitzuan oinarritzen bagara. Eta, noski, jendea beti profesionala izan da.

Nik Fagorren produktuak 1986tik saltzen ditudala gehitu nahiko nuke eta 1996an Modern Tools erostearen arrazoietako bat Fagor produktuengatik da. Garai hartan, salmenten %80 Fagor produktuena zen.

Nagusiki, bisualizatzaileak eta enkoder linealak saltzen genituen, marka txinatarrak Australiara iritsi ziren arte. Urte gutxitan merkatuaren zati handi bat beraiengatik galdu genuen, baina azoketan gogor lan egiteak, etengabeko publizitateak eta inoiz amore ez emateko gure jarrerak, orain fruituak ematen dizkigu.

Txinako markak huts egiten ari direnez, merkatua errekuperatzen hasiak gara poliki-poliki. Hori ona da guretzat eta Fagorrek lan bikaina egiten jarraitzen duenez , plazer handi bat da Fagor Automationekin negozioak egiten jarraitzea.

Phillip Caruso – MODERN TOOLS (VIC) PTY LTD