FAGORen FMC prestazio berriak mekanizaziorako Aitzinamenduaren eta Abiaduraren balio optimoak kalkulatzen ditu

Funtsean, hau da FMC aplikazioa (Fagor Machining Calculator): mekanizatu beharreko materialen eta mekanizazio eragiketen (fresaketa eta torneaketa) datu base bat eta ebaketa baldintza egokiak – batez ere ardatzen aitzinamendua (F) eta buruaren biraketa abiadura (S) – aukeratzen uzten duen interfaze bat.

Material eta eragiketa zehatz bat aukeratzean, FMCk ebaketa baldintza tarte bat ematen dizu gomendio gisa. Erabiltzaileak berak nahi dituen ebaketa baldintzak aukeratu behar ditu, bai eta tresna bat ere eskaintzen zaizkionetatik. Datu horiekin aplikazioak mekanizaziorako egokiak diren F eta S balioak kalkulatzen ditu. Erabiltzaileak pieza programa batean edo ziklo finko batean txertatu dezake lortutako emaitza.

Bai makinaren fabrikatzaileak bai azken erabiltzaileak materialen eta eragiketen taulak aldatu ditzakete. Funtzionaltasun berri hori softwarearen V1.70 bertsioan (CNC 8060) eta V5.70 bertsioan (CNC 8065) aplikatu daiteke, eta dagokion “FMC (Fagor Machining Calculator)” software aukeraren menpe dago.

Informazio gehiago “CNC 800_8065 Operación” eskuliburuan; hemen dago eskuragarri: http://www.fagorautomation.com/eu/deskargak/