Mekanizatzaileen hurrengo belaunaldia prestatzen lagunduko dizugu

Fagor Automationeko adituek CNC 8060 / CNC 8065 Fresatzeko makinaren gaineko ikastaro bat eman dute Prestakuntza Zentro nazionaletako irakasleei zuzenduta. Ikastaroaren helburua zen irakasleak prestatzea, horretarako bereziki landutako irakasmaterialarekin, Fabrikazio Mekanikoko ikasleei CNCarekin lotura duten gaien gainean prestakuntza eguneratua eta osoa eman ahal diezaieten.

Ikastaroa uztailaren lehen astean eman da, Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoa-ren instalazioetan (Arrasate – Gipuzkoa), eta Zenbakizko Kontrolaren bitartezko Mekanizazioko 21 irakaslek parte hartu dute bertan.

Lan tresna moduan, PCrako FAGOR CNC simulagailua erabili da (doako bertsioa web gunean dago erabilgarri), zeinarekin programak mugapenik gabe editatu eta exekutatu daitezkeen; benetako CNCaren prestazio berberak ditu, makinan instalatutako CNC baten operatiba berberarekin; makinaren benetako konfigurazioa inplementatu daiteke eta makina prest jartzeko erremintak ere eskaintzen ditu, ikasleei benetako makinak prest jartzen irakasteko (osziloskopioa, zirkuluaren doikuntza, analizatzaile logikoa,…).

Prestakuntza teorikoa eta simulagailuan egindako programazio ariketak osatzeko, ikastaroko parte hartzaileek praktika batzuk egin dituzte Alecop Odisea fresatzeko makina didaktiko batean, zeina CNC 8060 batez hornituta zegoen.

Parte hartzaileek hauek bisitatzeko aukera eduki zuten: Fagor Automationen Arrasateko planta; MUren Goi Eskola Politeknikoaren Fabrikazio Mekanikoko instalazioak; eta Elgoibarko IMHa (Makina-erremintaren institutua).

IKASTAROKO PARTE HARTZAILE BATZUEN TESTIGANTZAK:

Joseba Vergara (Irungo La Salle – Irun, Gipuzkoa):

“Nire ustez oso positiboa izan da, nahiz eta egunero Irundik Arrasatera joatea eta 8 orduko prestazioa eduki oso-oso nekagarria izan.

CNCaren gainean nituen ezagutzak handitu ditut, eta klaseetan erabiltzeko asmoa ditudan gauza batzuk ikasi ditut.

Nabarmentzekoa da irakasleen prestasuna, eta eman diguten dokumentazioan ikusten da atzean lan asko egin dela.

Dudarik gabe gomendatuko nuke ikastaroa beste irakasle batzuei, batez ere klaseko eguneroko lanetan erraz aplikatzekoa delako.”

Orlando Manzoni (Mekanizazioko Erdi Mailako Graduko irakaslea eta Departamenduko burua. Salesianos Los Boscos – Logroño, Errioxa)

“Endikak eta Iñakik oso profesional direla erakutsi dute, bai azalpenetan bai sortutako zalantzetan.

Edukia zabala izan da ezarritako orduetarako, baina egokia, eta CNC modulua ematen badut ere beti ikasten dira gauza gehiago eta beti egiten dira hobekuntzak ezarrita dituzun gauzetan. Gainera, jasotako materiala eta apunteak onak dira, moduluaren edukiak zabaltzeko oinarria izan daitezkeelako.

Ikastaroa zikloko gainerako irakasleei gomendatuko nieke, nahiz eta modulua ez ema, eta ikastaroa zabalduko nuke programazio gutxi-asko menderatzen dutenentzat, aurretik esandakoagatik: beti ikasten da gehiago”

Santiago Carlos Gutiérrez (Irakasle titularra. Ingeniaritza Mekanikoko eta Materialetako Departamendua. Universitat Politècnica de València)

“Oso baliagarria iruditu zait edukia. Oso modu ona da gaiari egun batzuk behar bezala eskaintzeko, gaia menderatzen duen norbaitek programaren funtzionamenduaz errepaso polita eman diezazun. Gauza hauek zuk zure kabuz planifikatu arren ez duzu inoiz denbora nahikoa ateratzen egiteko. Orain jada badut simulagailua instalatuta 30 ordenagailuko gela batean, erabiltzeko prest.

Horrelako ikastaroetan beste gauza interesgarri bat da beste toki batzuetan CNarekin lan egiten duten beste pertsona batzuk ezagutzen dituzula eta horiek ere zuk dituzun arazo berberak dituztela eta arazo horietarako konponbideak ematen dizkizutela.

Oso esperientzia atsegina eta gomendagarria izan da, eta ikastaroaren antolaketa eta jaso dugun tratua bikaina, besterik ez. Eguraldia ere lagun izan dugu!

IRAILERAKO IKASTARORAKO AZKEN PLAZAK LIBRE !

Iraileko lehen astean beste ikastaro bat emango da CNC 8060 / CNC 8065 Fresatzeko makinaren gainean, irakasleentzat baino ez.

Ikastaroa DOAKOA da Zentro bakoitzeko irakasle batentzat.

EGUNAK: 2018ko irailaren 3tik 7ra.

LEKUA: Arrasate – Mondragón (Gipuzkoa)

ORDUTEGIA:  

AL:              14:00h. – 18:00h.

AR-AZ-OG:  09:00h. – 13:00h.  eta 14:00h. – 18:00h.

OR:             08:00h. – 12:00h.

Ikastarora etortzeko interesik baldin baduzu eta informazio gehigarria jaso nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin helbide honetara idatzita: training@fagorautomation.es

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *