CNC 8060gatik aipamen berezia Fagor Automationentzat

Fagor Automationek aipamen berezia jaso du CNC 8060gatik, 11. Makina erremintaren eta ekoizpen teknologien diseinu eta berrikuntza sari nazionaleko osagaien modalitatean.

Saria AFM-k antolatzen du,  BEC eta Beaz-en (Bizkaiko Berrinkuntza Agentziaren) babesarekin. Epaimahaia hauek osatzen dute EIDE, IHOBE, SPRI, TECNUN, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Ergogroup eta Osalanek. Sarituak aukeratzeko irizpide hauek izan dituzte kontutan: berrikuntza, diseinua, ergonomia eta segurtasuna.

Edizio honetan Fagor Automation-ek produktu hauekin hartu du parte:

CNC 8060

Azken belaunaldiko CNC bat da, itxura ergonomikoarekin eta ingurune industrialetarako ideala. Erabiltzaileentzako pentsatua, operatiba arinarekin eta nabigazio erraz eta pertsonalizagarriarekin.

CNC8060_diseño

Li/Fi tentsorea

Bere diseinuak, pisuan eta osagarrien kopuruan murrizketa handia suposatu du, bere egitekoetan eragin gabe. Ikuspuntu bisual batetik produktuaren estetika hobetzen du, tapa moderno estilizatuago batzurekin. Beraien funtzioa muntaketan edo ohiko mantentze lanak eta zerbitzu eragiketak egiterakoan ikusten da.

tensor

ZORIONAK Fagor Automationeko produktuen etengabeko hobekuntzan lanean ari den talde guztiari.

Ez galdu Fagor Automationen BIEMHeko standetik pasatzeko aukera bere berrikuntza teknologikoak ikusteko. 3. eraikina, B32 – C33 standa

logo_28BIEMH

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *