‘JRP SIB58 – Angle metrology’ proiektuari hasiera emango zaio

Pasa den irailaren 17, 18 eta 19an ‘JRP SIB58 – Angle metrology’ europar proiektuari hasiera emateko bilera egin zen (kick off meeting). Bilera hau Tekniker zentro teknologikoaren azpiegituretan egin zen, Eibarren. Bilera Eskoriatzako lantegiko azpiegituren bisitarekin amaitu zen. Lantegi honetan ekoizten ditu Fagor Automationek bere enkoder linealak eta angeluarrak. Bisitak interes handia sortarazi zuen parte- hartzaileen artean, produktu hauek zentro metrologikoetan egiten diren lanekin lotura handia baitaukate.

Proyecto1Fagor Automation bere bezeroei eskaintzen dien prestazioetan etengabe hobetzeko duen konpromisoarekin leiala izan da, ‘JRP SIB58 – Angle metrology’ proiektuan part-hartzen ari da. Proiektua Europako Ikerketa Metrologikoaren sarean dago (EMRP). JRP proiektuak (joint research project), Europar Batasunak finantzatzen ditu eta oinarrizko ikerketaren mugarrietako bat dira etorkizuneko ikerketa teknologikoak sostengatzeko. Proiektu hau Europako zentro metrologiko nagusienek diseinatu eta garatu dute eta elkarlan osagarria jaso du NMIJ zentro japoniarraren eta KRISS korearraren aldetik.

Metrologia, neurketaren zientzia, gure teknologia altuko munduan bizkar hezurraren nerbio nagusia da. Neurtzerik ez dagoen hori, ezin dugu behar bezala ulertu eta ezin dugu kontrolatu, ezta fidagarritasunarekin fabrikatu ere.

Proyecto copiaProiektu honekin, ikerketa eta lan esperimentalaren bidez, gaur egungo egoeraz haratago ‘radian’ bat eiteko gailuak garatu nahi dira , SI-ren unitate angeluarra, arkuaren (50nrad) 0.01 segundo baino gutxiagoko ziurgabetasuna hedatzen du. Lan honek SIren angeluen neurrian fidagarritasuna eta trazabilitatea ziurtatzen du, aplikazio industrial eta zientifikoetan.

Fagor Automationek bere aldetik, proiektu honetan bere ibilbide ezagunagatik hartuko du parte, doitasun handiko enkoder angeluarren Europar fabrikatzaile gisa eta kontsortzioaren bornean sektoreko ordezkari bakarra da. Parte-hartzaile aktibo bezala, bere ezagutza emango du kodetzaile angeluarretan egungoak baino doitasun handiagokoak eta baita gailu hauekin eginiko neurketen problematika industriala ere.