CNCko doako simulagailuarentzako programazio adibideak

Fagor Automationek doako simulagailuaren bertsioa prestazio eta funtzionalitate berriekin  eguneratzeaz gain, fresatzeko makina eta tornuen programazio adibideekin ekipatu du.

CNCko simulagailuaProgramazio adibideak sartu dira, izan ere simulagailua programatzen eta erabiltzen ari diren zenbait pertsonek hala eskatu egin digute. Iruditzen zaigu Fagor Automationeko kontrol numerikoekin ohituta ez dauden pertsonen formaziorako laguntza handikoak direla.

Oraindik ez baduzu deskargatu, gogorarazten dizugu CNC simulagailu honek erabiltzaileari erreminta oso bat eskaintzen diola, modu eroso eta produktiboan pieza programazioa zuzenean edozein kanpoko PCtik egiteko. Horrela, simulagailuari esker posible izango da PCtik zuzenean programak egiaztatu, optimizatu eta lantzea, eta gero soilik makinan jartzea, eta ondorioz aukera ematen du lana azkarrago egiteko.

Fagorreko simulagailuak makinaren jarrera modu leialean erreproduzitzen du, errealitatean gertatzen diren abiadurak eta azelerazioak errespetatuz, eta horrekin amaierako piezaren eta mekanizatuaren denbora errealaren estimazio zehatza lortzen da.

Simulagailua, pieza programa eta laguntza dokumentuekin batera, doan jaits ditzakezu gure web orritik. Ez dago inongo erabilera denbora mugarik, hau da, ez du iraungitzerik. Nahi dituzun programak sortu eta erabili ahal izango dituzu, haien tamaina mugarik gabe.

Soilik gure web orrian www.fagorautomation.com sartu behar duzu deskargen gunean edo egizu click hemen eta simulagailua deskargatu. 

 

Doako Simulagailua deskargatu

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *