‘JRP SIB58 – Angle metrology’ proiektuari hasiera emango zaio

Pasa den irailaren 17, 18 eta 19an ‘JRP SIB58 – Angle metrology’ europar proiektuari hasiera emateko bilera egin zen (kick off meeting). Bilera hau Tekniker zentro teknologikoaren azpiegituretan egin zen, Eibarren. Bilera Eskoriatzako lantegiko azpiegituren bisitarekin amaitu zen. Lantegi honetan ekoizten ditu Fagor Automationek bere enkoder linealak eta angeluarrak. [+ info] “‘JRP SIB58 – Angle metrology’ proiektuari hasiera emango zaio”

Zure ametsak abian jartzen ditugu

SIDE UP enpresak, egoitza Frantziaren hegoaldean du eta ikuskizunen eszenikoen arlorako ekipoak eta sistemak diseinatzen espezializatuta dago. Peter Panen ikuskizun berrienaren animazio ikusgarrienak egitearen arduraduna izan da. Music Hallen produkzio bat da, Music Hallek Los Miserables, Romeo eta Julieta, Drakula eta Amadeusen egokitzapenak egin ditu besteak beste. [+ info] “Zure ametsak abian jartzen ditugu”

CNC 8060ak arrakasta handia izan du Brasilgo Feimafe azokan

FAGOR AUTOMATIONEK Feimafeko (Brasil, 2013/06/3-8) azokan parte hartu zuen bere azken berrikuntzekin eta beraien artean CNC8060 nabarmendu zen. [+ info] “CNC 8060ak arrakasta handia izan du Brasilgo Feimafe azokan”

Fagor Automation Txinako CIMT azokan

Apirilaren 22tik 27ra bitartean CIMT nazioarteko azokaren 12.edizioa ospatu da Beijingen, Txinan. Makina –erremintaren sektoreak sendo jarraitzen du Txinan eta horren adierazlea da “China Exhibition Center”-en dauden 8 pabilioiez gain, beste 6 behin-behineko pabiloi ezarri direla. [+ info] “Fagor Automation Txinako CIMT azokan”

Fagor Automation IMTS azokan

 

Fagor Automationek IMTS, International Manufacturing Technology Show azokan parte-hartuko du. Azoka Chicagon ospatuko da irailaren 10etik 15era bitartean. Industria honetan erosketa ahalmena duten 82.000 pertsona baino gehiagok bisitatuko dute azoka eta Fagor Automationek bere berrikuntza teknologikoak aurkeztuko ditu bere 220m2ko standean. [+ info] “Fagor Automation IMTS azokan”