Mekanizatzaileen hurrengo belaunaldia prestatzen lagunduko dizugu

Fagor Automationeko adituek CNC 8060 / CNC 8065 Fresatzeko makinaren gaineko ikastaro bat eman dute Prestakuntza Zentro nazionaletako irakasleei zuzenduta. Ikastaroaren helburua zen irakasleak prestatzea, horretarako bereziki landutako irakasmaterialarekin, Fabrikazio Mekanikoko ikasleei CNCarekin lotura duten gaien gainean prestakuntza eguneratua eta osoa eman ahal diezaieten.

[+ info] “Mekanizatzaileen hurrengo belaunaldia prestatzen lagunduko dizugu”

Fagor Automationeko web-aren diseinu berria atera dugu

Gure web orria merkaturatu genuenetik, asko izan dira sartu ditugun aldaketak. Oraingo honetan, Fagor Automationeko orri nagusi berria aurkezten dizuegu. Ea gustuko duzuen! [+ info] “Fagor Automationeko web-aren diseinu berria atera dugu”

“Fagorreko CNC-ak gure kalitatearen bermea dira”

Tecnijusta 2006an sortu zen; eta moldeen fabrikazioan plastikoaren injekzioan espezializatutako enpresa bat da. Tecnijusta enpresa esportatzailea da, eta hauek dira merkatu nagusiak: Portugal, Espainia, Frantzia, Alemania eta Brasil. [+ info] ““Fagorreko CNC-ak gure kalitatearen bermea dira””

Fagor Automationek euskarazko CNC-ak aurkeztu ditu IKT Mintegi batean

Abenduak 17an Bilboko Bizkaia Jauregian 180 lagun inguru batu zen Eusko Jaurlaritzak euskarazko IKTen (Informazio Komunikazio Teknologiak) inguruan antolatu zuen lehen Mintegian, eta bertan izan genuen Joxe Mari Larrañaga lankidea euskarazko CNCak aurkezten. [+ info] “Fagor Automationek euskarazko CNC-ak aurkeztu ditu IKT Mintegi batean”

Bisitatu gure showrooma eta nabigatu Fagorren munduan

Fagor Automationen zure eskura jartzen dugu zuretzat baliagarri izan daitekeen material fotografiko guztia. Showroomean nabigatzera gonbidatzen zaitugu, bertan aurkituko dituzu aplikazio guztietarako eskaintzen dizkizugun soluzio gutziak. [+ info] “Bisitatu gure showrooma eta nabigatu Fagorren munduan”

Fagor Automationek eta Feng Chia Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

Asian, industriak eta eskolak automatizazioaren know-howa garatzen eta produkzioaren eraginkortasuna hobetzen saiatzen ari dira. Beraz, Feng Chia Unibertsitatea (Taiwan) bezalako eskolak, industria sektore ezberdinetako liderrekin lan egitea aztertzen ari dira. Fagor Automationek munduan zehar tailatzeko makinetan hainbat proiektu arrakastatsutan parte hartu du. Feng Chia Unibertsitatearentzat Fagor Automation lehen aukera [+ info] “Fagor Automationek eta Feng Chia Unibertsitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute”

Adaki Komunikazioak Brontzezko Laus saria jaso du

Fagor Automationen gure lanaren kalitatea hasi eta bukatu bitartean ahalik eta gehien zaintzen saiatzen gara beti, eremu guztietan, ez soilik produktiboan. Baita identitate korporatiboari eta komunikazioari dagokionean ere. [+ info] “Adaki Komunikazioak Brontzezko Laus saria jaso du”

Fagorren Marinha Grandeko Jardunaldi Teknikoaren bigarren edizioa

Maiatzaren 17an ospatu zen Marinha Grandeko (Portugal) CDRSP  zentroan (Centre for Rapid and Sustainable Product Development) doitasunezko moldeen merkatuko erabiltzaileentzat bigarren Jardunaldi Teknikoa. [+ info] “Fagorren Marinha Grandeko Jardunaldi Teknikoaren bigarren edizioa”

CNC 8060gatik aipamen berezia Fagor Automationentzat

Fagor Automationek aipamen berezia jaso du CNC 8060gatik, 11. Makina erremintaren eta ekoizpen teknologien diseinu eta berrikuntza sari nazionaleko osagaien modalitatean. [+ info] “CNC 8060gatik aipamen berezia Fagor Automationentzat”

Munduko eguzki teleskopio handienaren piezak fabrikatzeko Fagor Automationen zenbakizko kontrol sistemak erabili dira

Gometegui kalitatezko mekanizatuak egiten enpresa liderra da eta berriki, munduko eguzki teleskopio  handienarentzat doitasun handiko piezak egiten parte hartu du. Teleskopio hau Mauin instalatuko da Hawaien, Haleakala behatokian, beraz agerian geratzen da enpresa honek duen maila teknologikoa. 

[+ info] “Munduko eguzki teleskopio handienaren piezak fabrikatzeko Fagor Automationen zenbakizko kontrol sistemak erabili dira”