Tomás Morlanes, GALBAHE Saria 2018

Aurtengo edizioan Tomasek, Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologiko gisa egiten duen lana jarri da balioan.

Jabetza Industrial eta Intelektualaren Nazioarteko Eguna ospatu zen atzo, apirilaren 26an eta hori dela eta, Galbaianek arlo honekin erlazionatutako pertsona esanguratsuak bildu zituen jardunaldi batean. Helburua, gai honen inguruko ikuspegi eta erronkak elkarbanatzea izan zen. Eta ondoren GALBAHE Saria banatu zuen; aurten Tomas Morlanesek eskuratu zuena, Fagor Automationeko Optika Saileko arduradun teknologiko bezala egiten duen lana goraipatuz.

Jabetza Industrialaren balorea

Garaian egin zen jardunaldian bost esperientzia desberdin aurkeztu ziren:

  • Nerea Aranguren, IK4-IDEKO-ko zuzendari gerentea
  • Julene Goya · INGETEAM POWER TECHNOLOGY S.A.-ko Zaintza Teknologikoaren teknikaria.
  • Aitziber Aranburu, TECNALIA VENTURES S.L.-ko Jabetza Industrialeko arduraduna
  • Nerea Bilbao, SENER-en I+G+B-ren kudeatzailea
  • Itziar Uribe, INNOBASQUE-ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikak saileko Proiektu arduraduna.

Azalpenetan jabetza industrialarekin lotuta dauden hainbat gai aztertu ziren, besteak beste: zaintza teknologikoa, babesteko erabiltzen diren tresnak, erakunde desberdinetan gauzatzen den jabetza industrialaren kudeaketa, babesteko estrategiak…

Jardunaldiaren argazki gehiago: GALBAHE Saria 2018