Cristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailburuak, Fagor Automationek Beijing-en duen lantokia bisitatu du

Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura Sailburuak, Cristina Uriartek, martxoaren 24an, Fagor Automationek Beijingen duen lantokia bisitatu du Txinara egin duen bidaian.

Delegazioa Cristina Uriarte kontseilariak, Itziar Alkortak (Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordeak), Xabier Ortueta (AFMko zuzendariak), Josu Riezu (AFMko Finantza eta Giza Baliabideen arduradunak), Jose Antonio Egañak (Elgoibarko IMH Makina Erreminta Institutuko zuzendariak), Iñaki Luengok (CSMC Tianjineko Nazioarteko Sailetik), Jose Ignacio Artamendik (CSMC- Danobat Taldetik) eta Aitzol Zibizarretak (Hezkuntza Saileko prentsa arduradunak) osatu du.

Fagor Automation Beijing. Bisita

Bidaiaren helburua da, elkarlanerako bide berriak zabaltzea herrialdeko erakunde akademiko ezberdinekin, Lanbide heziketari eta Unibertsitateei dagokienez eta baita egun indarrean dauden hitzarmen akademikoak bultzatzea ere. Bidaia Beijinen burutuko da eta bereziki Tianjin hirian. Tianjineko CSMCeko Lehendakariak, (Tianjineko Fabrikazio Mekanikoko Lanbide Heziketako Institutuko lehendakariak) Cristina Uriarte Sailburuordea gonbidatu du, bertan azpiegiturak bisitatuko ditu eta Institutu horren eta IMHren (Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketarako zentro publikoa) arteko elkarlana aztertuko du. 10 urteko harremanek fruitu ugari eman dute eta orain harreman hori indartuta ikus daiteke.

Fagor Automation bisitatzea bidaiaren lehen zatian kokatzen da eta bisitaren arrazoia, Fagor Automation hasieratik proiektu honetan kolaboratzaile izan delako eta CSMC-rekin harreman estua mantentzen duelako izan da.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *