Korear Gobernua bisitan

Korear Gobernuko 4 kidek bisitatu gintuzten atzo, Kooperatibaren funtzionamenduan eta makina erreminta sektorean interesa erakutsi zuten.

Korear Gobernuko “Small & Medium Business development agency” elkartearen helburuetariko bat enpresa berrien artean kooperatiben sorkuntza bultzatzea da. Oraingo honetan Mondragon Korporazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Fagor Automation lantegia bisitatu dituzte. Mikel Lezamiz, korporazioko arduradunaren iritziz, 4 bisitariak oso pozik joan ziren hemen ikusi zutenarekin.