Oharra COVID-19aren inguruan

COVID-19aren inguruan eman diren azken gertakarien aurrean, Fagor Automation S. Coop. osatzen dugun langile guztiok gure elkartasuna adierazi nahi diegu birusaren ondorioz gaixorik dauden pertsona guztiei; gure indar eta energia guztia bidaltzen dizuegu. Osasun zentroetan eta ospitaleetan etengabe lanean ari diren osasun eta segurtasun alorreko profesional guztiei ere aitorpen publikoa egin nahi diegu.

Mundu osoko gomendio ofizialak jarraitzen ari gara eta Fagor Automation-en neurriak hartu ditugu gaixotasunaren zabalkundea eta hedapena saihesteko helburuarekin. Langile batzuk dagoeneko etxetik ari dira lanean; beste batzuk bulegotik bertatik jarraituko dute lanean, baina beti ere ezarrita dauden segurtasun neurriak bermatuz eta komunikazio harreman guztiak telefonoaren, bideo deien bidez, edo bestelako komunikazio ildo batzuetara mugatuz. Gure instalazio guztietan garbiketa-prozedurak egiten ari gara gune guztiak behar bezala desinfektatuta daudela ziurtatzeko.

Ezohiko egoera honetan ere, gure bezeroei konponbideak eskaintzea eta ematea da gure eginkizuna. Horregatik, baldintzek ahalbidetzen duten neurrian eta beti langileen, bezeroen hornitzaileen eta kolaboratzaileen segurtasuna aurretik jarriz, Fagor Automationetik gure zerbitzuak eskaintzen jarraituko dugu zuen guztion egunerokoa ahalik eta eraginkorrena izaten jarrai dezan.

Gure bezeroen eskaerak normaltasunez eskaintzen jarraituko dugu.

Edozein zalantza edo kontsulta baduzue, jarri gurekin harremanetan betiko kanalak erabiliz.