Panasonic Corp.-ek Fagor kodetzaile lineal absolutuak erakutsi ditu

Panasonic Corp.-ek Japoniako SEMICON standean Fagor Automationen kodetzaile digital lineal absolutuak erakutsi zituen.

Panasonic Corp., Appliances Company, Motor Business Unit Japonian abenduaren 7tik 9ra bitartean ospatu zen Semicon azokan egon zen. Soluzioak ematen sektoreko lider bezala hartu zuen parte azokan. Espezializatutako azoka honetan parte-hartzaileek azken berritasunak erakusten dituzte eta azoka industria japoniarrak duen indarraren adierazle garbia izan da. Fagor Automation, kodetzaileen hornitzaile den aldetik, Panasonic Corp-en standean egon zen kolaboratzaile bezala.

Fagor Automationek komunikazio digitalerako protokoloa inplementatu du sistema linealetan eta zuzenean konektatu daiteke MINAS A5 unitatera. Fagor Automationek ”exposed” kodetzaile linealak ere baditu (kontaktu gabe) motor linealentzat eta MINAS A5L erregulatzailera konektatu daitezkeenak. Protokolo digitala eta MINAS A5 eta MINAS A4 Panasonic Corp.enak dira.

Azokan elkarlanean egon izana, bi enpresen arteko harreman onaren adierazle da eta Panasonic Corp., eta Fagor Automationen arteko etorkizuneko lankidetzetarako oinarri da. Emaitza arrakastatsua izan da, 700 bisitari baino gehiago hurbildu ziren standera erakusketak iraun zuen hiru egunetan zehar. Fagor Automationek publikoki adierazi nahi dio bere esker ona Panasonic Corp.-i, bi enpresen arteko promozio eta lankidetza hobetzeko eginiko ahalegin guztiagatik.

1977ko lehen ediziotik hasi eta gaur arte, SEMICON Japon, haziz joan den azoka da eta nazioarte mailan material eta erdieroale ekipoetan erakusketa handiena da. Hartu duen dimentsio horren adierazle da aurten, 900 enpresa baino gehiagok beraien produktuak azokan aurkeztu izana, tartean Panasonic Corp.