CNC 8060-ri buruzko jardunaldietan parte hartzaileak gustura

Otsailean, Fagor Automation Taiwanek, Taichungen (Taiwan), CNC 8060 berria aurkeztu zuen. Jardunaldiak iraun zuen bitartean, produktu berria eta bere prestazioak partekatu zituzten bertan bildutako 40 enpresa fabrikatzaileen eta 60 parte-hartzaileen aurrean.

Goizean zehar CNC 8060ren aurkezpena egin zen: produktibitate handiko sektoreetara bideratutako CNCa da. Bere hardwareak, diseinuak eta konfigurazioak teknologia berrieneko produktu bihurtzen dute CNC 8060.

Fagor Automation Taiwaneko Richard Lee Gerenteak eta Samuel Wen, Zuzendari Komertzialak, jardunaldia CNC 8060ari buruzko sarrera txiki batekin eta CNC berriak erabiltzaile zein fabrikatzaileei eskaintzen dien prestazio berriekin hasi zuen. Prestazio berrien artean daude: ergonomia, sarbide errazeko eta interaktiboak diren menuak, interfazea bezeroen nahien arabera pertsonalizatu daiteke, 4 motatako programazioa (ISO, elkarrizketa bidezko programazioa, parametrikoak eta ProGTL3 lengoai berria), bereizmen handiko grafiko berriak, auto-doiketa (finetune berria), FBFW fitxategien babes sistema, fitxategien enkriptatzea…

Asier Lopezek, Fagor Automation HQ-eko CNC negozioko Zuzendari Komertzialak, enpresak aeroespaziala, automozioa, energia, siderurgia edo IT-ak bezalako sektore ezberdinetarako eskaintzen dituen produktu gama osoaren ikuspegi orokorra eman zuen.

Jardunaldiaren lehen zatia amaitzeko, Asier Telleriak, “Customer Srevice” saileko arduradunak, bere programa partekatu zuen erabiltzaileek makinen errendimendu handiena lortzeko, banatzaileei eman beharreko laguntza hobetzeko eta fabrikatzaileei herrialde ezberdinen arteko makina fluxuan laguntzeko.

Arratsaldean, produktuaren aurkezpen teknikoago bat egin zen. Fabrizio Bettiol, Fagor Automation Italiako Programazio arduradunak, ProGTL3 programazio berria aurkeztu zuen. ProGTL3 lengoaia geometria orientatuan oinarritutako eredua da. ProGTL3-k (Professional Geometric & Technological Language – 3. maila), kalkulu matematiko edo trigonometriko osagarri gabe eta kanpoko software baten beharrik gabe (CAD/CAM) edozein profil lau egiteko gai da.

Programa bukatzeko, Marcelino Novok, Fagor Automation HQ-ko I+G zuzendariak, abiadura handiko mekanizatuen ezagutzak partekatu zituen eta baita CNC 8060an txertatutako algoritmo berriak ere.

Taiwaneko fabrikatzaileak jardunaldian zehar erakutsitako produktuekin interes oso handia erakutsi zuten.