Soluzio Globalak baino askoz gehiago

“Goratuk 28 metroko makina berritzaile bat ekoiztu du Fagor Automationen CNC sistemarekin itsasontzigintza sektoreko piezak egiteko”

Fagor Automationek soluzio global eta pertsonalizatu bat eskaintzen die mota guztietako behar eta makinentzako. Makina sinple zein konplexuentzako soluzioak eskaintzen ditu. Fagor Automationek soluzio globalak eskaintzen ditu etengabeko hobekuntzari esker, produktuek makina erremintaren munduko beharrei erantzun egoki bat ematen dielako. Fagor Automationen CNCak, guztiz bateragarriak dira merkatuan dauden motorren, erregulazio sistemen, atzitze sistemen eta osagarrien gama ezberdinentzat. Soluzio pertsonalizatuak eskaintzen ditu bezeroei zerbitzu integral bat eskaintzeko eta bezeroekiko harremana zuzena eta hurbilekoa izan dadin.

Fagorren, bezeroarekiko harremana ez da produktuaren salmentan bukatzen. Produktuaren salmenta elkarlanerako prozesu baten hasiera da. Diseinu, garapen eta erabiltzaileen formazio prozesuak elkarlanean lantzen dira. Helburu nagusia proiektuaren arrakasta lortzea da.Fagor Automationek bezeroekin erlazioak lantzen ditu emaitza arrakastatsuak lortzeko.

Dimentsio handiko bi tornu

Filosofia honen arrakastaren adibidea da Goratu eta Fagor Automationen arteko elkarlanaren ondorioz, 28 metroko bi tornu berezi ekoiztu izana (GEMINIS markakoa, GHT9 G4 D – 1600 modeloa) itsasontzigintza sektorerako eginak. Goratu espresa prestigiodunak (Elgoibar, Espainia), makina erremintan jarduten du eta bost kontinenteetan daude bere produktuak instalatuta. Dimentsio handidun bi tornu makina handi fabrikatu ditu eta makina horiek tamaina handiko itsasogintzarako piezak mekanizatzea errazten dute.

Makina berezi horiek dimentsio txikiagoko bi piezarekin aldi berean egin dezake lana. Bi CNC sistemak, 28 metroko atzitze sistema, erregulazio sistema eta motorrak Fagor Automationenak dira. Tornu makinak Goraturi Baliño enpresak (Vigo, Espainia) eskatu zizkion. Baliño enpresa 1948tik itsasontzigintza sektorean ari da lanean eta bere jarduera beste eremu batzuetara dibertsifikatu du: meatzagintza, paper industria, zementu fabrikak eta zentral hidraulikoak. Tornuen diseinu eta fabrikazio prozesuan zehar Goratuk Fagor Automation izan du solaskide eta horrek lagundu dio zentratu eta bere esfortzu guztia bi tornuen ekoizpenera bideratzea.

Fagor Automationek, bere filosofiarekin bat eginez, proiektuaren exijentzietara egokitu da uneoro, bezeroarekin elkarlanean aritu da lanean eta bezerorengandik gertu egon da bere beharrak ezagutu eta babesa eskainiz emaitza arrakastatsu bat lortzeko.

Balio erantsiak

Fagor Automationen balio erantsi eta berezietako bat bere arlo tekniko eta komertzialak bat eginda lan egiten dutela da. Hau bezeroentzat abantaila handi bat da, intzidentzia bat izanez gero, Fagor Automationeko solaskide batengana zuzenean jo dezakete eta pertsona horrek emango die soluzio egokiena. Malgutasun hau beharrei erantzuterako orduan, intzidentzietan, produktuaren entrega- epean, urgentzietan eta saldu ondorengo zerbitzuan ikusi daiteke. Fagor Automationen beste balio erantsi bat bere sare komertzial eta tekniko zabala da. Sare hau 50 herrialde baino gehiagok osatzen dute delegazio eta banatzaile propioekin. Honek bezeroekiko zerbitzu zuzen eta hurbileko bat eskaintzea suposatzen du, bezeroak dauden lekuan daudela.