Bilbo

BIEMH 29.edizioaren aurreikuspenak gaindituta

Antolatzaileen esanetan amaitu berri den Bilboko azokak bisitari kopuruaren aurreikuspen guztiak gainditu ditu, 40.000 pertsona izan direlarik bertan. Azken urteetako ediziorik onena izan da; %13 bisitari gehiagorekin, enpresentzako interes gune berriekin eta sektore parte-hartzaile guztien eskaeren itxierarekin.