Fagor Automationek aipamen berezia jaso du Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalean

Fagor Automationek aipamen berezia jaso zuen bere CNC 8060 berriagatik, Makina-erreminten eta Fabrikazio Teknologien Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalaren hamaikagarren edizioan, zehazki osagarri, osagai eta erreminten modalitatean.

Sari hau AFMk antolatzen du (Avdanced Manufacturing Technologies), BECen eta Beaz Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren babesarekin. Epaimahaia EIDE, IHOBE, SPRI, TECNUN, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Ergogroup eta Osalan erakundeek osatuta zegoen, eta horiek denek berrikuntza, diseinua, ergonomia eta segurtasun irizpideak izan dituzte kontuan sariak erabakitzerakoan.

[+ info] “Fagor Automationek aipamen berezia jaso du Diseinu eta Berrikuntzako Sari Nazionalean”