makina-erraminta

Fagor Automation ACMEE 2016 azokan

Ekainaren 16tik 20ra Ambatturreko elkarte industrialak, Chennai-en (Indian) antolatzen duen ACMEE 2016 biurteko Makina Erreminta, Fagor Automationeko berrikuntzak aurkezteko aukera bikaina izan zen.

Automobil industriako enpresa handi guztien fabrikazio gune bilakatu da Chennai; hala nola GM, Ford, Hyundai, Renault-Nissan etab.ena. Aldaketa prozesu etengabean murgildutako hiria da Chennai, bertako industri garapen handiak eraginda, dagoeneko askok, Indiako Detroit gisa izendatzeraino. Hain zuzen ere, hiriari dagokio herrialdeko automotriz sektorearen esportazioen %60a. Bere kostaldeko kokapena dela eta, oso leku estrategikoa da Asia hego-ekialdeko itsas-biderako.

BIEMH 29.edizioaren aurreikuspenak gaindituta

Antolatzaileen esanetan amaitu berri den Bilboko azokak bisitari kopuruaren aurreikuspen guztiak gainditu ditu, 40.000 pertsona izan direlarik bertan. Azken urteetako ediziorik onena izan da; %13 bisitari gehiagorekin, enpresentzako interes gune berriekin eta sektore parte-hartzaile guztien eskaeren itxierarekin.

Inpresio onak MECANICA 2106 azokan

Mecanica 2016 azoka, pasa den ekainaren 21ean amaitu zen, bisitariengan inpresio oso onak sortuz. Brasilek egun pairatzen duen urtebetez gaindiko krisialdi politiko eta ekonomikoa kasu, negozio buru askok ez dakite zer espero azoka nagusi honetaz, baina hala ere, balorazioa itzela izan da.