TNBk bere azken makina Fagor Automationeko 5 ardatzekin egin du

TNB enpresa frantsez bat da. Bere espezialitatea, material bigunak mekanizatzen dituzten makinak fabritzea da eta makina horiek zenbakizko kontrolekin ekipatuta daude.

Bere 5 ardatzeko azken makinetako batean, Fagor Automationen CNC 8065 Power azken belaunaldiko zenbakizko kontrola jartzea aukeratu dute.

Eraikina Clermont-Ferrandetik gertu dago. TNB enpresak lehenengo FAGOR CNCa, erregulazio sistema eta motorra integratzeko Fagor Automation Franceren babesa izan du.

GOIGOUX jaunaren, TNBko arduradun komertzialaren hitzetan: «Bereziki zenbakizko kontrolaren malgutasuna eta erabilerraztasuna baloratzen ditugu. Integrazio honek makinaren azken bezeroa asebete du, maketen modelista bat.”

Fagor Automation Franceko ekipoak TNB enpresaren profesionaltasuna eskertu nahi du eta baita TNBk bere makinan prestazio aurreratu hauek erraztasunez integratu izana ere: FAGOR CNCa, RTCP 5 ardatzen kudeaketa, Gantry ardatza, pieza haztagailua eta erreminten haztagailua.

Informazio gehiagorako:

fagorautomation eta tnb

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *