JIMTOFen edizio bat, ahaztuta geratuko ez dena

Fagor Automationek nazioarteko espiritua finkatzen jarraitzen du azoketan. Japonian ospatutako JIMTOF 2022 azoka edizio berezia eta hunkigarria izan da Fagor Automationentzat.

Bi urtean behin egiten da, hurrenez hurren urte bikoitietan. 2018a izan zen Fagor Automationek JIMTOFi presentzialki parte hartu zuen azken urtea, 2020an ezin izan baitzen bertaratu, Covid-19aren pandemiaren ondorioz.

Horregatik, aurten Fagor Automationek interes bereziarekin parte hartu du, lau urtez JIMTOFen egon ezin izan ostean.

Gainditutako aurreikuspenak

Emaitzek aurreikuspenak gainditu dituzte 31. edizio honetan. Bisitariz, ilusioz eta gure azken nobedadeak ezagutzeko gogoa helarazi diguten pertsona askorekin betetako azoka izan da.

JIMTOF honetan, lehendik zeuden bezeroekin eta bezero potentzial berriekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta oso eskertuta gaude gure berrikuntzek izan duten harreragatik.

Fagor Automationen azken berrikuntzetan interesatuta Japoniako merkatua

Gure bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izan dute eraztun optiko absolutuen familia berria, doitasuna behar duen edozein aplikazio birakari neurtzeko kodetzaile sorta osatzen dutenak, biraketa-abiadura handiak eta bereizmen onenak dituztenak, hala nola mahai birakariak, buruak…

Japoniako merkatuan ere aurkeztu ditugu Serie3, gama altuko kaptazio sistema angeluarrak eta Fagor Automationek patentatutako 3STATECH teknologia. Gainera, saldu osteko zerbitzu-tresnek, hala nola PSEDk eta CLEDek, instalazio-denbora murrizten dute eta kodetzaileak prest jartzea errazten dute, eta horrek interesa piztu du gure standaren bisitarien artean.

Aste osoan azokan egon den Fagorreko talde komertzialak oso balorazio positiboa egin du JIMTOFen edizio hau. Izan ere, bisita ugari izan dituzte eta Fagor Automationek Japoniako merkatuaren interesa piztu du.

MOLDPLASen (Portugal) eta FABTECHen (AEB) ere parte hartzea

JIMTOFen parte hartu dugun aste berean, MOLDPLAS azokan ere egon gara, Batalhan (Portugal), eta FABTECH azokan, Atlantan (AEB).

Fagor Automationek eskerrak eman nahi dizkie hiru azoketan bisitatzeko denbora hartu duten pertsona guztiei. Zuen laguntzari esker, automatizazio-soluzioetan aurrera egiten jarraitzen dugu.

Jarraian, JIMTOFen eta MOLDPLASen argazki batzuk dituzue. Gure irtenbideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan hemen.