Web orrian eskuragarri dago doako CNC simulagailua

Fagor Automationek CNC8060ren mundu mailako lantzamendua Tawaineko Timtos azokan zehar egin zuen eta lantzamendu horrekin batera Fagor Automationeko web orrian www.fagorautomation.com, CNC software simulagailu berri bat argitaratu zuen bertatik dohainik deskargatzeko.

web el simulador gratuito de CNCCNC simulagailu honek erabiltzaileari erabateko erreminta eskaintzen dio piezaren programazio guztia edozein kanpoko PC erabiliz egiteko modu eroso eta eraginkorrean. Horrela, simulagailuari esker, posible da PCaren gainean programak egin, optimizatu eta egiaztatzea. Ondorioz, lana azkarrago egiteko aukera ematen du.

Cad-Cam softwarearekin konparatuz, horiek ez dute makinaren dinamika kontuan hartzen. Fagor simulagailuak makinaren konportamentua, errealitatean gertatzen diren azelerazioak, abiadurak… fideltasunez erreproduzitzen ditu eta horrela amaierako piezaren mekanizaziorako denbora erreala lortu daiteke.

Software hau doan jaitsi daiteke eta ez dauka inolako denbora mugarik denborari dagokionez. Hau da, ez dauka iraungitze eperik. Nahi beste programa erabili daitezke inolako tamaina muga gabe:

Beraien erabilera arruntena honakoa da:

  • Programatzaileentzako eta formazio zentroetako langileentzako formazio teknikoa.
  • Edizioa/ simulazioa diseinu sailetan.
  • Mekanizaziorako denbora estimatzea.
  • Aurrekontuak prestatzea.

Doako bertsioak tornu eta fresatzeko makinen bertsio klasikoenak estaltzen ditu. Konplexutasun handiagoa duten makinen erabiltzaileentzako beste bertsio bat egongo da eskuragarri prestazio aukera zabalagoarekin, hori erabiltzeko ordaindu egin beharko da.

Doako Simulagailua deskargatu