{"id":847723,"date":"2014-12-19T08:46:05","date_gmt":"2014-12-19T07:46:05","guid":{"rendered":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/euskarazko-cncak_ikt_mintegian-2\/"},"modified":"2022-09-07T11:22:01","modified_gmt":"2022-09-07T10:22:01","slug":"euskarazko-cncak_ikt_mintegian-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/euskarazko-cncak_ikt_mintegian-2\/","title":{"rendered":"Fagor Automationek euskarazko CNC-ak aurkeztu ditu IKT Mintegi batean"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify;\">Abenduak 17an Bilboko Bizkaia Jauregian 180 lagun inguru batu zen<b> Eusko Jaurlaritzak euskarazko IKTen (Informazio Komunikazio Teknologiak) inguruan antolatu zuen lehen Mintegian,<\/b> eta bertan izan genuen<b> Joxe Mari Larra\u00f1aga lankidea euskarazko CNCak aurkezten.<!--more--><\/b><\/p>\n<figure id=\"attachment_31176\" aria-describedby=\"caption-attachment-31176\" style=\"width: 840px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/ikt_mintegia_fagor.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-31176\" alt=\"FAGOR EUSKARAZKO IKT MINTEGIAN\" src=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/ikt_mintegia_fagor.jpeg\" width=\"850\" height=\"540\" title=\"\"><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-31176\" class=\"wp-caption-text\">Mintegiaren ikuspegi orokorra, atzean ezkerrean Joxe Mari Larra\u00f1aga.<\/figcaption><\/figure>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.net\/eu\/news\/23763-euskarazko-iktak-mintegia-sarrera-hitzaldia#acomments\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Sarrerako hitzaldia <\/a>Patxi Baztarrikak<\/strong> hasi zuen,  Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak <strong>\u201cTxikiaren handitasuna edo euskara IKT etan\u201d<\/strong> lelopean. Patxiren esanetan, lortu genuen duela 15 urte inguru teknologia berrien trenera igotzea, eta datozen bi hiru belaunaldietan gakoa ez da izango euskararen bizi iraupena, euskara bizia izatea baizik, eta horretarako <strong>ezinbestekoa da euskararen bizi-indar digitala<\/strong>, eta euskarak osasun digital ona duela azaldu zuen besteak beste.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Goiz eta arratsaldeko <a href=\"http:\/\/www.euskara.euskadi.net\/contenidos\/noticia\/euskarazko_iktak_mintegia_04\/eu_def\/adjuntos\/EU_Agenda_euskarazko_IKTak_mintegia_20141204.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">egitaraua<\/a> izan zen hiru bloketan banatuta: Lehena euskarazko softwarea, bigarrena hizkuntza tresnak eta baliabideak eta hirugarrena App-ak eta sare sozialak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hain zuzen ere lehen bloke horretan parte hartu zuen <strong><a href=\"http:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fagor Automationeko<\/a> Joxe Mari Larra\u00f1aga lankideak beste hainbatekin batera: \u201cCNC zenbakizko kontrola euskaraz Makina- erreminta sektorean\u201d<\/strong> izan zen landu zuen gaia.<\/p>\n<figure id=\"attachment_31177\" aria-describedby=\"caption-attachment-31177\" style=\"width: 840px\" class=\"wp-caption aligncenter\"><a href=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/ikt_mintegia_fagor_2.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-31177 \" alt=\"FAGOR AUTOMATION EUSKARAZKO IKT MINTEGIAN\" src=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/ikt_mintegia_fagor_2.jpeg\" width=\"850\" height=\"638\" title=\"\"><\/a><figcaption id=\"caption-attachment-31177\" class=\"wp-caption-text\">Joxe Mari Larra\u00f1aga euskarazko kontrol numerikoaren zehaztasuna eskaintzen.<\/figcaption><\/figure>\n<p style=\"text-align: justify;\">Larra\u00f1agak kokatze aldera zenbait kontu aipatu zituen: zer den zenbakizko kontrol bat edo kontrol numeriko bat, zein den Fagor Automationen merkatua, non dagoen kokatua Fagor Automation, eta zein sektoretan lan egiten duen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ondoren, <strong>Fagor Automationeko kontrolak hainbat hizkuntza aukera duela azaldu zuen eta horien artean euskara<\/strong>. Zentzu horretan Joxe Marik esan zuenez, lantegi mailan ez ezik irakaskuntzan ere erabiltzen da kontrol numerikoa eta horretarako garrantzitsua iruditu zitzaion Fagor Automationi duela hamarkada bat baino gehiago euskarazko bertsioa eskaintzea. Euskaraz zein ezaugarri zituen, azaldu zuen eta gaineratu <strong>simulagailua saretik doan <a href=\"http:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/deskargak\/?n=0&amp;a=0&amp;pr=0&amp;fi=2050&amp;se=\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">jaitsi<\/a> daitekeela frogak egiteko Fagor Automationeko web orritik<\/strong>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Gure lankideak gehitu zuen, gaur egun batez ere hezkuntza mailan erabiltzen dela, baina aurrera begira erronka lantegietan gehiago erabiltzea izango dela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Egunak aurrera jarraitu zuen, goian esan ditugun hiru ardatzekin eta bukatzeko ondorioen berri eman zen; bi hitzetan aipatzeko, <strong>euskara teknologia berrien trenera igo zen, tren horretan doa, ez atzeko bagoietan gainera, baina gakoa euskaraz dauden tresna horien erabilera da<\/strong>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Egunean zehar, goian esan ditugun hiru blokeak landu ziren.  Lehenengo hitzaldia, Googleko Luis Colladok eman zuen, hizkuntza bat Interneten garatua izateko erabiltzaileak, edukiak eta tresnak behar dituela azpimarratu zuen eta etorkizuneko erronkak euskarazko edukiak, musika, liburuak&#8230; beren plataformetan egotea eta ahots prozesamenduko teknologiak direla.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Euskarazko softwarearen atalean, Larra\u00f1agarekin batera Microsoft Ib\u00e9ricako Montserrat Prado, Zundan enpresako I\u00f1aki Larra\u00f1aga eta Grupo i68ko Miren Martinez aritu ziren. Lehenengoak urtarrilan Windows Phone euskaraz egongo dela aurreratu zuen eta  Microsoften produktuak euskaraz daudela erakutsi zuen, nabarmendu zuen hauek erabiltzea dela garrantzitsuena. I\u00f1aki Larra\u00f1agak software librean dauden aplikazioen berri emateko baliatu zuen bere tartea eta zerrenda luzea erakutsi zuen. Grupo i68ko Miren Mart\u00ednezek Izaro euskarazko ERPa aurkeztu zuen.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hizkuntza tresna eta baliabideen atalean, hainbat enpresek euren produktuak erakutsi zituzten. Arratsaldean App eta sare sozialen txanda izan zen eta jardunaldia Iban Arantzabalek gidatu zuen mahai inguruarekin amaitu zen. Mahai inguruan, Mondragon Unibertsitateko Maite Go\u00f1i, Izenpeko zuzendaria den Xabier Arrieta, Euskalteleko marketing zuzendaria den Koldo Unanue eta Hizkuntza Plangintzako arduraduna den Araceli D\u00edaz de Lezanak parte hartu zuten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Abenduak 17an Bilboko Bizkaia Jauregian 180 lagun inguru batu zen Eusko Jaurlaritzak euskarazko IKTen (Informazio &#8230; <a title=\"Fagor Automationek euskarazko CNC-ak aurkeztu ditu IKT Mintegi batean\" class=\"read-more\" href=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/euskarazko-cncak_ikt_mintegian-2\/\" aria-label=\"Read more about Fagor Automationek euskarazko CNC-ak aurkeztu ditu IKT Mintegi batean\"> <\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":847726,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[310],"tags":[2129,2128],"class_list":["post-847723","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-orokorra","tag-cnc-ak-euskaraz","tag-ikt","generate-columns","tablet-grid-50","mobile-grid-100","grid-parent","grid-33","resize-featured-image"],"acf":[],"featured_media_src_url":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/euskarazko_ikt.jpeg","wpml_current_locale":"eu_ES","wpml_translations":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/847723","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=847723"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/847723\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/847726"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=847723"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=847723"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=847723"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}