{"id":848983,"date":"2017-12-01T11:32:43","date_gmt":"2017-12-01T10:32:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/fagor-automation-ek-eta-ik4-teknikerek-kalibrazio-nanometrikoko-saiakuntza-banku-berritzailea-aurkeztu-dute\/"},"modified":"2022-09-07T11:21:30","modified_gmt":"2022-09-07T10:21:30","slug":"fagor-automation-ek-eta-ik4-teknikerek-kalibrazio-nanometrikoko-saiakuntza-banku-berritzailea-aurkeztu-dute","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/fagor-automation-ek-eta-ik4-teknikerek-kalibrazio-nanometrikoko-saiakuntza-banku-berritzailea-aurkeztu-dute\/","title":{"rendered":"Fagor Automation-ek eta IK4-TEKNIKERek kalibrazio nanometrikoko saiakuntza-banku berritzailea aurkeztu dute"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li style=\"text-align: justify;\"><em>Proiektua nazioartean izango da adierazgarria, muturreko zehaztasuna eskatzen baitu, eta, zehaztasun horri esker, bere produktuen jokaera ezagutu eta hobetu ahalko baititu euskal kooperatibak.<\/em><\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\"><em>Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanari eta laguntza ekonomikoari esker egin ahal izan da ekimena (azken bi urteotan, I+Gko 120 proiekturi baino gehiagori lagundu die).<\/em><\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\"><em>Ikerketa-erakundearen instalazioetara egindako bisita baten esparruan inauguratu da, hiru aldeak egon baitira aurrean.<\/em><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify;\"><!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong><a href=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/37875504205_a6fa51de7a_z.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft wp-image-91792 size-medium\" src=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/37875504205_a6fa51de7a_z-300x200.jpeg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" title=\"\"><\/a><a href=\"http:\/\/www.tekniker.es\/eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">IK4-TEKNIKER<\/a> zentro teknologikoak eta <a href=\"http:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fagor Automation-Aotek<\/a> enpresak<\/strong>, makineria automatizatzeko eta kontrolatzeko sistemak fabrikatzen aditua hori, <strong>proiektu berri bat aurkeztu dute<\/strong> gaur goizean, <strong><a href=\"http:\/\/www.gipuzkoa.eus\/eu\/hasiera\" target=\"_blank\" rel=\"noopener nofollow\">Gipuzkoako Foru Aldundiarekin<\/a> batera<\/strong>. <strong>Neurketa eta kalibrazio nanometrikoko sistemetan puntako teknologiak garatzearen aldeko baterako apustua indartu du<\/strong> proiektu horrek.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zehazki, <strong>ultra-zehaztasuneko bankada lineala garatu dute<\/strong> enpresak eta zentro teknologikoak, eta, horrekin, kokaleku lineala duten kodetzaileen jokaera probatu eta artearen estadiora eraman ahal izango du euskal kooperatibak.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Horrela, garapen horri esker, hainbat makina industrialen funtzionamendua optimizaziorantz eraman ahal izango dela espero da (mekanizazio-zentroena eta goi-mailako errendimendua duten ekoizpen-tornuena, adibidez).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zentro teknologikoak Eibarren dituten instalazioetara egin den bisita batean esparruan egin da aurkezpena. Besteren artean, hauek egon dira: <strong>Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako foru-diputatua, Jos\u00e9 P\u00e9rez Berdud Fagor Automation-Aotek enpresako zuzendari nagusia eta Luis G. Uriarte IK4-TEKNIKEReko zuzendariorde nagusia<\/strong>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><a href=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/26986484649_e294bf634f_z.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-91765 size-medium\" src=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/26986484649_e294bf634f_z-300x200.jpeg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" title=\"\"><\/a>Bisitaren amaieran, Ainhoa Aizpuru diputatuak adierazi du aurkeztu den proiektua &#8220;goi-mailako aurrerapen teknologikoa&#8221; izateaz gain, zeinak Fagor Automotion-eko produktuei &#8220;eskakizun izugarria dagoen merkatuetan lehiakortasunean eta bikaintasunean irabaztea&#8221; ahalbidetuko dien, enpresaren eta zentro teknologikoaren arteko lankidetzaren &#8220;adibide argia&#8221; dela.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Aizpururen hitzetan, &#8220;gure enpresetan ezagutza aurreratua sortzea edota gure enpresetara ezagutza aurreratua transferitzea elementu giltzarria da industrian lehiakortasunari eusteko. Diputatuak xedetzat jarri du Gipuzkoa I+Gren arloan puntako eskualde gisa kokatzea Europako mailan, eta &#8220;ildo horretan lagundu behar diogu gure enpresen eta gure zentro teknologikoen arteko elkarlanari, eta elkarlan hori indartu&#8221;.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zehaztu duenez, Foru Aldundiak I+Gko 124 proiekturi lagundu die azken bi urteetan (55 proiekturi 2016an eta 69ri 2017an), Ekonomia Berpizteko Planaren esparruan, guztira 8.841.620 euro esleituz, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Sareari laguntzeko programaren bidez. I+Gko 66 zentrok, fakultatek eta unibertsitate-erakundek hartu dute parte batez ere fabrikazio aurreratuaren, energiaren eta biozientzien\/osasunaren arloetan zentratuta egon diren proiektu horietan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Nazioarteko garrantzia duen sistema ultra-zehatza<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ekitaldian, proiektuaren emaitzak aurkeztu dizkiote zentro teknologikoak eta Fagor Automation-Aotek enpresak foru-arduradunei. Proben bankada oso berritzailea garatu dute proiektuan, eta nazioartean ere oihartzuna edukiko du, ultra-zehaztasuneko eskakizunak baitauzka. Gipuzkoako Foru Aldundiaren bultzadari eta laguntza ekonomikoari esker garatu ahal izan dute proiektua.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">IK4-TEKNIKERek, zehaztasuneko ingeniaritzan eta metrologian aditua den heinean, saiakuntza-banku hori diseinatu eta fabrikatu du. Horri esker, bilketa-sistema lerrokatuak lerrokatu gabeko baldintzetan kalibra daitezke.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><a href=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/26986486689_2a7237836b_z.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft wp-image-91779 size-medium\" src=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/26986486689_2a7237836b_z-300x200.jpeg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" title=\"\"><\/a><strong>Fagorreko bilketa linealeko produktu-sorta guztiarekin lan egin ahal izateko diseinatu da ultra-zehaztasuneko bankada lerrokatua<\/strong>. Bankadak eskaintzen duen kalibrazio-luzera 3.200 mm-etara iristen da. Honako hau da bere alderdi bereziena: Abbe-ren hutseko lekualdaketaren neurketa interferometrikoa (hutsegiterik gabekoa) egin daiteke. Ezaugarri horiek inoiz ez bezalako neurketa-zehaztasuna ematen diote bankadari, 10 nm\/m-tik beherakoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Euskal kooperatibaren eskarmentuaren eta know-how delakoaren ondorioz, <strong>mota horretako kodetzaile linealak oso-osorik ekoizteko gai den lehenengo enpresa espainiarra (eta bakarra) da Fagor Automation-Aotek<\/strong>; izan ere, <strong>kodetzailearen ekoizpenean sartzen diren lau arloetako (mekanikako, optikako, elektronikako eta softwareko) teknologiak dauzka<\/strong>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Proiektu berri horrekin, posizioko kodetzaileen funtzionamendu- eta diseinu-parametroak ikertu ahalko ditu kooperatibak, zehaztasun handiagoko modelo berrien garapenean sakontze aldera.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Euskal ikerketa-zentroak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Fagor Automation-Aotek enpresarekin daukan lankidetza erakusten du proiektuak, zeina kooperatibak fabrikatzen dituen materialen zehaztasuna hobetzen duten elementuak garatzeko xedea duen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Proiektua nazioartean izango da adierazgarria, muturreko zehaztasuna eskatzen baitu, eta, zehaztasun horri esker, bere produktuen &#8230; <a title=\"Fagor Automation-ek eta IK4-TEKNIKERek kalibrazio nanometrikoko saiakuntza-banku berritzailea aurkeztu dute\" class=\"read-more\" href=\"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/fagor-automation-ek-eta-ik4-teknikerek-kalibrazio-nanometrikoko-saiakuntza-banku-berritzailea-aurkeztu-dute\/\" aria-label=\"Read more about Fagor Automation-ek eta IK4-TEKNIKERek kalibrazio nanometrikoko saiakuntza-banku berritzailea aurkeztu dute\"> <\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":843929,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"categories":[310],"tags":[2196,2198,2197,2199],"class_list":["post-848983","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-orokorra","tag-bancada","tag-bankada","tag-calibracion-nanometrica","tag-gipuzkoako-foru-aldundia","generate-columns","tablet-grid-50","mobile-grid-100","grid-parent","grid-33","resize-featured-image"],"acf":[],"featured_media_src_url":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/wp-content\/uploads\/26986484649_e294bf634f_z-1.jpeg","wpml_current_locale":"eu_ES","wpml_translations":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/848983","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=848983"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/848983\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/843929"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=848983"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=848983"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.fagorautomation.com\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=848983"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}